Lexikoa

tronpa

musugitarra.
musumusika.

Soinu-tresna txiki eta sinple hau Euskal Herrian asko jotzen omen zen XIX. mendera arte. Tronpak giltza zaharra baten itxura du. Itxi gabeko zirkulu antzekoa den uztaia du. Muturretatik paraleloki bi beso ateratzen dira aurrealdea. Eta bi beso horien erdian, behatzarekin eraginez bibratzen duen altzairuzko mihia du. Dena metalezkoa da. Durangokoei “tronperriko” deitzen zieten goitizenez, bertan tronpak egiten baitziren, baita jo ere.