Lexikoa

suil

usula.
errada.
edar.
ferreta (Eskiula. Baigorri).
perra.
perrada.
rada.

Herriko iturritik etxera ura garraiatzeko erabiltzen zen eta perra ere deitzen zitzaion. Gaztainazurezkoa izaten zen, hamar-hamabost milimetroko lodierako oholtxoz egina goialdean eta hemezortzikoz behealdean. Hogeita hamabi zentimetroko garaiera izaten zuen, beste hainbesteko diametroa, eta hogeita lau zentimetro izaten zituen ahoan. Burdin galbanizaturiko hiru zerrendak errebortxatua egoten zen eta hiru zerrenda horiei errautsez igurtziz ateratzen zitzaien distira. Emakumeek buru gainean erabiltzen zuten burukote izeneko bigungarri batean ezarrita; hemezortzi bat zentimetroko diametroa izaten zuen eta erdian zuloa.