Zinekoak

Sólo se muere dos veces

Ibarretxe anaien 1996an datatutako lehen luzemetraia. Egitasmoa finantzatu zuten Sogetel eta Lola Films ekoizleei esker aurrera ateratzea lortu zuten.

Ekoizpena Andres Vicente Gómezen ardurapekoa izan zen. Anaiek gero filmaren sortze-zeregin desberdinak banatzeari ekin zioten. Esteban Ibarretxek zuzendaritza bereganatu zuen. Jose Miguel Ibarretxek eta Esteban Ibarretxek, gidoi. Eta musika Santiago Ibarretxek asmatu zuen. Ikusminez itxaroten zen luzemetraia zen. Zinemagintzako sendia berezi ospe eta entzute bidezkoak lortu zituen arinagoko euren lanetik aurrerako Persecución implacable (1986) La venganza del artista calvo (1989), In vino veritas (1991) edo Malditas sean las suegras (1994), eta Las memorias de Karbo Vantas (1993) telebista-serie bezalakoekin (1993).

Zinemagileon umore-zentzu eldarniagarria euren umore beltz eta zorrotzeko komedia fikzio zientziaz konbinatzen duen lehen luzemetraian nabarmen azaltzen da. Filmean, Tete Moran (Juan Inciarte) izeneko bizitza guztian arrakasta profesionala lortzeko borrokan izan den aktore bat eraila da. Arrakasta lortzeko bere gogoak, beldurrezko film likitsetan zonbi bihurtuz lan egitera kondenatutako filmetan parte hartuz jarraitzera darama. Korapilo honetatik aurrera fantasiazko komedia ero honetan zein baino adarkadura irrigarriagoak azaltzen dira. Adibidez, Esmeralda (Rosana Pastor) epailearekin itxuragabe maitemindutako goi-mailako jostuntzako Tete Moran Gastonen (Alex Angulo) adiskidea. Edo, deskonposatutako Boltar partikulen bonbaketaren bitartezko zelula-erregenerazioan lanean diharduen erakundea den Kramer Unibertsitate Pribatuaren ostean ostentzen den mundu guztia. Ibarretxe anaiak Alexek bere Acción mutante (1993) eta El día de la bestia (1995) fantasiazko komediekin zabaldutako bideari ekin zioten baina ez zuten inondik inora ere hark lortutako emaitzarik lortu. Aktore batek bere heriotzan bertan ere bere helburuak lortzeko eragozpenik aurkitzen ez dituen arrakasta lortu nahi horretan heriotza edota gaixotasuna bezalako deseroso eta gutxi ekoizgarri diren egitateak bidetik aldentzen dituen ongizatearen gizarteari kritika egiten zaio.

Alex de la Iglesiak jada Acción Mutante filmean gure gizarte kontsumista azaleko eta zentzugabean dagoen gorputzaren gurtzearekiko iseka egin zion. Terrorearen mitoekiko Frankenstein bezalako erreferentzia jakinen ere egiten dira. Tamalez, gidoiaren umore-kolperen batzuk, banaketa bikain bat eta eite tekniko ezin hobea ez ziren azkeneko emaitzan arrakala larregidun ekoizpen ahula salbatzeko nahiko izan. Filmak Sitgeseko (1996) Zinemaldian Méliès d'Argent Saria eta baita Fastasporton (1997) Aktorerik Hoberenari (Juan Inciarte) Saria ere lortu zituen.

  • Roldán Larreta, Carlos: El cine del País Vasco: de Ama Lur (1968) a Airbag (1997), Donostia, Eusko Ikaskuntza-Sociedad de Estudios Vascos, Ikusgaiak-Cuadernos de Cinematografía, 3 zka., 1999, 407 orr.
  • Roldán Larreta, Carlos: Los vascos y el séptimo arte. Diccionario enciclopédico de cineastas vascos, Donostia-San Sebastián, Filmoteca Vasca-Euskadiko Filmategia, 2003, 351 orr.