Kontzeptua

Seiurteko Iraultzailea

Beste batzuetan gertatu bezala, Pavia jeneralak estatu-kolpe eman eta Martinez Campos jeneralak erregetzarako Alfontso XII.aren hautatu ondoriozko egoera politiko berria aintzat hartu zuten euskal probintzietako agintariek. Kasu horretan aldaketa berrien onarpena beste batzuetan baino egiazkoagoa zirudien.

Errepublikazaleak eta karlismoaren sektore muturrekoenak salbuetsita, Euskal Herriko elite politikoaren gehiengoa foru-sistema aintzat hartzen zuen monarkia liberal, moderatu eta katoliko baten aldekoa zen. Horrenbestez, euskal liberalek Alfontso XII erregearekin abiatzen zen erregimen berria eredu horrekin identifikatu zuten; hala, 1868ko irailean zabaldu zen bitartekotasun epealdiaren amaiera begi onez ikusi zuten eta erregimen berriarekin fidakor agertu ziren.