Abesbatzak

Sarea Abesbatza

Abesbatza hau 2003 urtean Ugao-Miraballesen sortu zen, Irma Rutkauskaiteren zuzendaritzapean eta bertako Udaletxearen babespean. Abesbatza honen helbururik nagusiena musika koralaren garapena, irakaskuntza eta hedapena da.

Hogeitahamalau ahots nahasiek osatzen dute.

Musika estilo desberdinak lantzen ditu: euskal musika, konposizioa, klasikoak, abesti herrikoiak, eliza musika, eta abar.....

Gaur egun konpositore berriak ditu bere artean: Josu Elberdin, Javi Busto, Xabier Sarasola,... Sarea abesbatza haien estilo modernoa ere lantzen du.

2005. urtetik aurrera BAEko (Bizkaiko Abesbatzen Elkartea) partaide da.

Kontzertuak edo emanaldiak , Ugaon bertan jaietan, gabonetan eta beste ekitaldietaz aparte, Tuteran, Gijonen, Agurainen eta Hechon(Huesca) eman ditu ere. Halaber, 2005. urtean Txoriherriko gabon kanten jaialdian parte hartu zuen eta 2009an "Amurrio Hiriko II. Gabon kanta errondan", azken honetan 2. saria lortuz.

Hona hemen taldearen ibilbideko zenbait gertakizun eta ekitaldi nabarmengarri:

  1. 2010 urtean, Italiako Toscanan egindako "Chianti Fiorentino e Senese" jaialdian parte hartu zuen.
  2. 2010 urtean, Ius Perez abesbatzaren zuzendari berria bilakatu zen, Irma Rutkauskaite ordezkatuz.
  3. 2012. Urtean M eme M obran parte hartu zuten. Jon Maiaren jatorrizko ideia izanik, hainbat taldek hartzen dute parte lan honetan. Olaeta baleta, besteak beste.: Obra hau hainbat antzokietan aurkeztu dute:
  4. 2012 M eme M. Arriaga antzokia (Bilbo).
  5. 2013. M eme M. Gare du Midi (bihar.ritz)
  6. 2013. M eme M. Victoria Eugenia (Donosti.). Parte hartzaileak: Sarea abesbatza eta Zirzira ahots taldea, Iusen zuzendaritzapean.
  7. 2013. Bizkaiko osagileen elkarteak antolatuta, Euskalduna Jauregian ospatutako Gala solidarioan hartu zuten parte.
  8. 2013. Abesbatzaren 10 urteurrena ospatu zuten, Magnificat (Jhon rutter) eskainiz.
  9. 2013. Ugao Elizan abestu zuten, abenduak 13an.
  10. 2014.Sozial Antzokian emanaldia urtarrilak 14an.
  11. 2014. Arrigorriaga elizan emanldia martxoak 14an. Hemen ere, Iusen zuzendaritzapean, Sarea Abesbatza, Sarea txiki eta Zirzira ahots taldeak egin zuten kantu.
  12. 2014. Bizkaiko abesbatzen aste topaketa Begoñako baselizan. Magnificat (Jhon Rutter) obra eskaini zuten.

Ius Pérez Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontzerbatorioan egin zituen ikasketak, Akordeoi espezialitatean. Musika informatikoa eta elektroakustikoa ere ikasi zituen. Hainbat zuzendari ikastaro burutu ditu, bere irakasleen artean Juanjo Mena, Basilio Astulez edo Enrique Azurza, besteak beste, izan dituelarik 1992 urtean Basauriko koral elkartean sartu zen. Bertan, 1998an zuzendari gisa hasi zen lanean, horrela 2011 urtera arte jarraituz.

Bere proiekturik nabarmenenak, Jhon Ruttteren Magnificat eta Karl Jenkinsen The armed man: A mass for peace obren interpretazioa izan dira. Azken lan hau Gernikako bonbardaketen omenez antolatutako multimedia ikuskizun baten parte izan zen. Lan honekin DVDbat argitaratu zen. Bestalde, Disneyren Ederra eta Piztia eta Mary poppins filmeen koru-bertsioa produzitu ditu.