Atletismoa

SANROMA, Pablo

1916an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Hesi lasterketetan aditua, 400 metroko Espainiako txapelduna izan zen 1941, 1942 eta 1943an, azken urte honetan Espainiako errekorra gainditu eta segundo bat jaistea lortuz 56.8rekin. 1972an, 56 urterekin, Espainiako beteranoen txapelduna izan zen berriro.