Sendagileak

Sanchez Toca, Melchor de

Zirujau gipuzkoarra, Bergaran 1804ko urtarrilaren 5ean jaioa. Madrilen hil zen 1880ko uztailaren 4an eta ber gorpua Bergarara eraman zen, herri guztiko jendetzak harrera eginez.

Madrileko San Marcos Ikastetxean Medikuntza eta Kirurgia ikasketak bikain egin zituen eta bere ikasketak burutzean lehiaketa bidez aipatutako ikastetxe horretan hutsik zegoen irakasle lanpostu bat lortu zuen.

1837ko martxoaren 20an, Eragiketen katedrako irakasle izendatu zuten, eta apirilaren 1ean Medikuntza Errege Akademiako kide ere. Erakunde horretan 43 urtetan jardun zuen eta berak bizi izandako eta praktikatutako kasuen albiste eta datuak azalduz mediku-kanpaina erabat bikainak egin zituen. Jaso zituen meritu ugariak Akademiako lehendakaritzarako hautatu izana ekarri zien, kargu horretarako zazpi alditik gora berrautatua izanik. 1840an bere Memoria sobre el plan de estudios, la organización y el personal de las escuelas médicas extranjeras, con aplicaciones a la Nacional de San Carlos izeneko Txostena argitaratu zuen. Merino apaizak Isabel IIaren (1850) aurka egindako atentatua gertatzean Ministroen Kontseiluak ahalmenezko batzordera dei egin zion, erregina berriro indarberritu bitartean ganbara-medikuekin etengabeko batzarrak ospatuz.

Bere bizitzan zehar ebakuntza zailak egin zituen, metodo berriak irakatsi, tramankuluetan berrikuntzak sartu zituen, anatomia-ezagutzak eta gaixotasunen diagnosi diferentziala hobetu egin zituen. Ebakuntzak egiten zituen zirujau bezala ospe handia lortu zuen bai Espainia barruan bai bertatik kanpo ere. Lisboako Mediku Sozietateko Kidea, Mexikoko Medikuntza Akademiakoa, Madrilgo Natura Zientzietakoa, Mediku Zientzien Emulazioaren zuzendari eta sortzailea, Espainiar Medikuen Institutuko kide eta hainbat entitateko berriemaile eta hainbatetan kondekoratua izan zen.