Ikastolak

San Miguel Ikastola. Ataun-San Gregorio

Ataun-San Gregorioko San Migel Ikastola 1966-67. ikasturtean sortu zen Etxeberri auzoan. Elizaren babesa izanik hasieran arlo legalean babesteko, ondoren titular bezala herrian sortutako Jesusen Bihotzaren Patronatua izendatu zen, egoitza Gabillenen zuelarik. Patronatu honen babesean jarri ziren herriko zenbait eskola.

1983-84 ikasturtean, eskolen kontzentrazioa politika medio, herriko eskolak batu egin ziren, eta Ikastola publifikatu. Aurrerantzean ikastetxe publiko berriaren izena Joxe Miel Barandiaran H.I izan zen, Astigarraga auzoan.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.