Ikastolak

San Migel Ikastola. Legorreta

Legorretako San Migel Ikastola 1968ko irailaren 14ean sortu zen. Bere sorrerako izena San Miguel Arcangel, Parroki Eskola. Eskolaren titularitatea Elizarena zen eta bere kokapena San Salvador enparantza. 1969ko abuztuaren 6an, BOEn baimen ofiziala jaso eta aurrerantzean San Miguel Ikastola izenarekin ezagutu izan da.

1980an Eskola transferituekin, publikoekin, bat egin zuen eta ikastetxe publiko berriak San Migel Ikastola izena hartu zuen. Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko azaroaren 2an egindako bilkuran San Migel Ikastola izena aldatu eta Legorreta izen espezifikoa jarri zitzaion, gaur egun, 2012an, Ugaro Herri Ikastetxea dena.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
  • EHAA, 1994ko azaroaren 29a, 227 zb.