Ikastolak

San Andres Ikastola. Ormaiztegi

Ormaiztegiko San Andres Ikastola, 1966an sortu zen. Bere hasieran 20 haur zituen eta bere egoitza Balnearioa eraikuntza kokatuan. Aipatu beharrekoa da, 1971etik 1980ra arte Ormaiztegiko San Andres Ikastola Urretxuko Lourdesko Ama Ikastolaren babesean izan zela, legeztatu gabe zegoenez Urretxuko Ikastolaren menpe jarriz lortu zuten bere gelak legalak izatea.

1982an San Andres Ikastola Herri Eskolarekin fusionatu egin zen, publifikatu, eta titularitatea Administrazioaren esku gelditu zen.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.