Arkitektoa eta margolaria, 1949ko urriaren 22an Caracasen jaioa, guraso euskaldun erbesteratuen semea da.
Oinarrizko eta Goi Mailako Batxilergoa ikasi zuen Donostian eta Arkitektura karrera Madrilen eta Andeetako Unibertsitatean, Venezuelan. Diseinu irakaslea izan zen Venezuelako Unibertsitate Zentraleko Arkitektura Fakultatean, hamabi kargutarako Lehiaketa irekian lehen postua lortu baitzuen. Caracasen, Las Mercedes eta El Rosal bizitegi-guneetan hainbat eraikin egin zituen merkataritzarako eta etxebizitzetarako, eta, beste euskal arkitekto batekin batera, zenbait eraikin proiektatu zituen Venezuelako hiriburuko hainbat gunetan. Madrilen hainbat lan egin ditu, besteak beste, Zuazar kalean 24 unitateko eskola-eraikin bat eta Alameda del Vallen bizitegi-hotel bat, eta Valladoliden beste eraikin batzuk. Arkitekto lanbidea alde batera utzita, hainbat pintura erakusketa egin ditu, Donostian (San Telmo Museoan) eta Valladolideko Aurrezki Kutxaren aretoetan, etab.