Argazkilariak

Salinas Pobes, Nicolas

Nafar argazkilaria. Tuteran jaio zen 1872an, eta herri berean hil, 1955ean.

Prestakuntza jaioterrian bertan eta Zaragozan gauzatu zuen. Haren obrak erretratu eta irudi ugari biltzen ditu, batik bat jaioterriaren ingurukoak, eta XIX. mende amaieraren eta XX. mende hasieraren artean egin zituen.