Zuzendariak

Saldias, Ramón

Jesús Almendros eta José Luis Arzarekin batera Ikastor Films enpresa sortu zuen Donostian. Ez zen zinemarekin izan zuen lehen harremana. Bere lankideek film amateur batzuk eginak zituzten eta Eugenio del Rey eta Carlos Sanz margolariarekin elkarlanean haurrentzako film laburrak ekoizteko proiektu bat aurkeztu zuten Gipuzkoako Aldundian, baina ez zuten erantzunik jaso. Saldíasek 1980an film luze bat egin zuen, alkoholismoari buruzko lehena, El Camino dorado izenburuarekin. Gerora, arrazoi profesionalengatik antza, Kanarietara joan zen bere lagunekin, eta, hasieran behintzat, La Afortunadaseko zinema-giroa animatzen jardun zuten.