Sendagileak

Salaverri Aranguren, Jose

Mediku bizkaitarra, Ortuellan 1892an jaioa. Valladolideko Unibertsitatean Lizentziatua (1917) eta Madrileko Unibertsitatean doktore egina, Ikasketak Ugaritzeko Batzordeak diruz lagunduta, Spaltehoiz ikaslearekin Leipzigen lan egin zuen. Bilboko Herri Ospitalean Klinika buru izan zen. Espainiar eta atzerriko zientzia mailako aldizkarietan hainbat idazlan argitaratuta dituen egilea da.

Erref. Enciclopedia Biográfica Española.