Sendagileak

Salaberri Aranguren, Manuel

Mediku nafarra, Iruñan 1883an jaioa. Hiri berean hil zen 1980an.

Valladolideko Unibertsitatean Lizentziatua 1909an, Madrilekoan doktoretza lortu zuen 1914an. Bere ikasketak Vienan gehitu zituen Lorenz irakaslearekin. Bilboko Herri Ospitaleko Lokomozio-aparatuaren eta Traumatologia Klinikoko buru izan zen.

Traumatologia eta Ortopediako Espainiar Sozietateko Lehendakaria (1948-1949), Bilboko Zientzia Medikoen Akademiako buru izan zen, eta Traumatologia eta Ortopediako Nazioarteko Sozietateko, "Société Française d'Ortopedie"ko eta "Deutsch Ortopedieche Gesellschaft"eko kidea ere. Aldizkari espainiar eta atzerritarretan argitaratutako zientzia-lanen egilea. Erlarchertek egindako Ortopedia Operatoriaren itzultzailea.

Erref. Enciclopedia Biográfica Española.