Konposatzaileak

Saizar Urkola, Justo

Musikari eta konpositore gipuzkoarra. Tolosan jaio zen 1875eko maiatzaren 28an eta bere jaioterrian hil zen 1953ko ekainaren 11n.

Gorritiren ikaslea, Bergarako Musika Bandako zuzendaria izan zen. 1906 eta 1920 artean Tolosako Udal Banda eta Akademiaren zuzendari izan zen. Bandarako pieza ugari idatzi ditu, horien artean Gure Txokoa ereserkia. Eresbilen txisturako bi andante gordetzen dira, horietako bat Txistulari aldizkarian argitaratua.

  • ERESBIL: Dokumentu-saila, D1/SAI-03. Eskuz idatzitako oharra.
  • ERESBIL: Euskal musikaren partiturak: katalogoa. Kontsulta Eresbilen.