Eskultoreak

Ruiz de Alda, Juan

XVIII. mendeko zizelkatzailea eta Lantziegoko bizilaguna. 1742an, Kristo Sainduaren eta Ama Birjinaren erretaulak egin zituen, Paiuetako San Juan elizan (Araba), eta 1744an, Andre Maria nahigabetuaren erretaula egin zuen, Markinezeko Santa Eulalia elizan (Araba). 1751tik 1755era, Ekorako (Araba) San Juan Bautista elizaren abesbatzarako aulkiteria egin zuen, eta 1764an, Natibitatearen elizako Arrosarioaren erretaularako arku bat, Kintanan (Araba).

Erref. Gasteizko Diozesiaren Monumentu Katalogoa, I. lib. 163. or. eta II. lib. 127., 160. eta 311. or.