Atletismoa

ROSSET GÓMEZ, Carol

1964ko maiatzaren 14an Irunen jaiotako atleta gipuzkoarra. 1980an Espainiako txapeldun geratu zen jubenil mailan 2 aldiz (krosean eta 1500 metrokoan) eta 1981ean ere bi aldiz irabazi zuen baina junior mailan (krosean eta 3000 metrokoan). 1980an, Espainiako errekorra hautsi zuen, eta 3000 metroko junior lasterketan 9.44.3 (eta hurrengo urtean 9.44.15) egin zuen. 1983an 3000 eta 5000 metrotan egin zituen markak (9.30.8 eta 16.39.1) euskal juniors errekor gisa jarraitzen dute ia mende laurden geroago. 1500 metroetan bere markarik onena 4.33.3 (1983) izan zen.

José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)