Sendagileak

Roig, Jaime

XV. mendeko mediku eta humanista valentziarra, Benimameten 1478an hila.

Juan IIaren ahizpa eta Aragoiko errege izan zen Alfonso V Ongilearen emaztea izan zen Gaztelako Mariaren zerbitzutan izan zen. Espill edo Llibre de Consells edo Llibre de les Dones izenez ere ezagutzen den eta eleberri pikareskoaren aurrekarietariko bat dela uste den bertsoz egindako lan narratiboaren egilea da. Liburuan Olite aipatzen du "hiribildu oso ederra" bezala izendatuz.

Fuy en Olit
vila molt bella
dona a vella
hi viu portar
a soterrar,
Sobre lo cos
molts e grans plos
feyent e plant,
una cantant
alt endexaua
e coblejaua
maldient fort
la falsa mort
per massa tost
hauer des bost
dona semblant,

darrer leixant
lo marit viure
Pren guim a riure,
com les oy.
Era Fadri
joue le morte
per sa mort
vint y cinque
marit dels que
haguts hahia
mentres vivia
Elles encara
sen arrapauen
cabells pelauen
ans romania
le joue viu.

"Olitera heldu nintzan hiribildu oso ederra emakume zaharra ikusi nuen zeramatela lurperatzera, gorpuaren gainean askok ziharduan negar ugari, baita hiletari ahozgoran batak endetxa ta koplak sendo zituen kemenez abesten heriotza traidorea gogor madarikatua hain goiztiar zuen emakumea eraman senarra aldiz bizirik utziz.

horiek entzutean barreka hasi nintzan gizon alarguna gaztea baitzen bere onerako baita zorirako bizitzan, hilarena hogeita bosgarrena halere hiletariak zebiltzan aurpegi eta buru zaurituz eta hileak ere ateraz gaztea hil ez izanagatik gaztea bizi izanagatik"

Ref. Elizalde, I: Navarra en las literaturas románicas, t. II, Pamplona, 1977.