Musikariak

Rallo Sagarzazu, Xalba

Tenorea, kantu irakaslea eta koru zuzendaria, Biarritzen jaioa 1963ko otsailaren 15ean.

Musika tradizio handiko familia batean jaioa. Guadalupe Sagarzazu, bere amarengandik jasotzen du lehen musika-hezkuntza. 1974 eta 1977 urte bitartean, Donostiako musika Konserbatorioan, zegozkion ikasketa musikalak jarraitzen ditu.

Ondoren, beste hiru urtez (1983-1986) Bartzelonako Lizeoko musika Konserbatorioan maila ertaina lortzen du. Goi-mailako musika ikasketak burutzen ditu Iruñako Sarasate Konserbatorioan, 1996 eta 1999 urte bitartean. 2015ean, bere musika-ezagutzak sakondu zituen, ikastaro bat eginez Parisko Centre Musique Médiévale kultur zentroan.

Francisco Escudero, Cecilia Fontdevila, Carmen Arbizu, Dom Daniel Saulnier eta Catherine Sargent irakasleekin, besteen artean, musika-ikasketak burutu zituen.

1982 eta 1983 urteetan Irungo Enara abesbatzako zuzendaria izan zen. 1983. urtean, bigarren saria lortuz Torreviejako Habanera eta Polifoniako Nazioarteko Lehiaketan.

Bere bizitza profesionala, ia esklusiboki, Euskal Herriko folklore eta kantu tradizionaletan, funtsezko erreferentea den EASO Abesbatzaren garapenari eta sendotzeari eskaini dio. 1989. urtetik aurrera, abesbatzaren zuzendariordetza betetzen du. 1992an, abesbatzaren zuzendari izandatu zuten, eta 2005etik aurrera, zuzendari nagusi.

Easo Eskolania (1992), Easo abesbatza gregorianista (1995) eta Easo musika eskolaren sortzaile eta bultzatzailea izan zen. Horrez gain, arreta berezia merezi du Araoz emakumeen abesbatza (2006) eta adin guztietako kantariak biltzen dituen Cum Jubilo abesbatza mistoaren sorkuntzak.

30 urte inguru horietan, mila emanaldi baino gehiagotan parte hartu du, koru zuzendaritza, irakaskuntza eta musika eskolako zuzendari lanak bateratuz.

Musika klaseak eman dizkie Easo Abesbatzako kantariei, bertako musika eskolan, baita Leireko Monasterioko monjeei ere eta Parisko Choeur Anaiki taldekoeri.

Euskal Herriko folklorea mantendu, indartu eta ezagutarazteaz gain, errepertorio sinfoniko korala eta opera bultzatzen ditu. Donostiako Musika Hamabostaldiaren hainbat edizioetan parte hartu du, baita Abao, Agao, EOS eta BOSen denboraldi askotan ere.

Lan egin duen kontzertu-aretoak:

San Petesburgoko L’Hermitage antzokia, Osetiako Gergiev festibal, Europa Chor Academie,                                                                                                Municheko Bremen Herkules Saal, Berlingo Philarmonie, Parisko Pleyel, Oklahomango Bartesville Auditoriumean.  

Bere zuzendaritzapean interpretatutako opera batzuk:

Tanhausser, El holandés errante, Lohengrin, Eugene Onegin, Iolanta, Aida, Rigoletto, Il Trovatore,  La Traviata, Don Carlo, Las visperas sicialianas, El barbero de Sevilla, La Cenerentola, La Italiana en Argel,  Don Giovanni, La flauta mágica, El rapto en el Serrallo . Fausto. I Puritani, Tosca, Lucia de Lamermoor, Zigor, Mendi Mendian, etab... (30tik gora)

La del Manojo de Rosas, La tabernera del puerto, La Verbena de la paloma, Las Bribonas.

Landutako errepertorio sinfoniko korala:

Gurre Lieder eta Un superviviente de Varsovia Op.46 - Arnold Schoengerg (biak), Sinfonía Fausto - F. Listz. Sinfonía 13 Babi Yar - D. Sakovich.  Sinfonía 7 Kullervo - J. Sibelius, Requiem : Cherubini – G. Verdi – H. Berlioz, Stabat Mater - J. C. Arriaga, etab ….

Zein orkestrekin parte hartu duten:

Euskadiko Orkestra – Bilboko Orkestra Sinfonikoa – Orchestre National Capitole Tolouse – San Petesburgoko Mariinsky Theatre Orchestra – Londresko Orchestra of the Age of Enlightenment – Espainako Orquesta Nacional – Galiziako Orkestra – Hungariako Szegedi Szimfonikus Zenekar.

Zein zuzendarirekin lane gin duen:

Valery Gergiev – Vladimir Jurowsky – Leopold Hager – Wolf Dieter Haschild –                  Jesus López Cobos – Juanjo Mena – Miguel Angel Gomez Martinez – Josep Pons –       Antonello Allemandi – Víctor Pablo Pérez – Brigitte Lesne – Andrés Orozco – Ari Rasilainen – Gunter Neuhold – Ros Marbá – Bruno Campanella – Robert Treviño – Arturo Tamaño – David Parry Ransom Wilson – Miguek Ortega.

Diska grabazioak:

            Hamar diskaren grabazioan parte hartu du hurrengo disketxeetan:

            Opus 111 – Claves – Thorofon – Naive, azken hau 5 Golberg izarrekin baloratua.