Sendagileak

Puchulú, Félix

Euskal jatorridun mediku argentinarra. Arnegin jaiotako, [Behe Nafarroa], Prospero Puchuluren, eta Donibane Garazin, (Lapurdi), jaiotako Juana Cacoutegiren semea izan zen, 1898ko irailaren 18an Tres Arroyosen (Buenos Aireseko lurraldea) jaioa. Hiriburu argentinarrean hil zen 1979ko otsailaren 21ean.

Bederatzi neba-arreba izan ziren, guztiak euskaldunak. Buenos Aireseko Nazio Ikastetxean batxiler ikasketak burutu ondoren, 1923an Buenos Aireseko Nazio Unibertsitatean mediku bezala sartu zen, argentinar herrialdean intsulina aplikatu zuen lehen mediku-taldea osatuz. Ikasketak egin zituen Unibertsitate bereko irakaslea, Argentinar Medikuen Elkarteko Ohorezko Kidea, Diabetes Sozietate Argentinarraren sortzailea, etab. izan zen. Buenos Aireseko Euskal Frantziar Etxekoa izan zen eta Euskal Etxea Ongintza eta Kultura Elkartekoa ere.