Eskubaloi jokalaria, Mutrikun (Gipuzkoa) jaio zen 1951ko azaroaren 10ean. Maila handiko atezaina, Arrate Alfa taldera pasa da Gasteizko Marianistetan jokatu ostean. Arraterekin Ohorezko Mailara igo zen, eta Granollersek fitxatu zuen. Han, gaur egungo atezainik onenetako bat dela erakutsi zuen. 1977an Atletico Madrilek fitxatu zuen. Zalantzarik gabe, atezain gisa balio zuen eta, horregatik, selekzio nazionalera iritsi da hainbat aldiz. Aho batez, Espainiako bi atezain onenetakotzat hartu izan daa.Alberto
MARTÍNEZ ARTOLA
MARTÍNEZ ARTOLA