Sendagileak

Oñatibia Audela, Dionisio

Euskal medikua. Oiartzunen, 1915eko otsailaren 13an jaioa. Urretxun, 1986an abuztuaren 8an hila.

Zaragozako Medikuntza Fakultatean Lizentziatua, bere ikasketak Oftalmologia espezialitatean gehitu zituen. Donostiako Normaleko Irakasle titulua lortu zuen.

Urretxun, Gipuzkoa, 40 urtetan zehar, medikuntza orokorreko mediku gisa jardun zuen eta Udalak omenaldia egin zion bere nekaezinezko ardura baserri eremura ere hedatzen zelako. Frankoren diktadurapean Euzko Alderdi Jeltzaleko Gipuzku Buru Batzarreko eta Euzkadi Buru Batzarreko kide bezala euskal erresistentzian eraginkortasunez jardun zuen, bi aldiz Martuteneko kartzelan espetxeratua izan zela. Zazpi hilabetetan zehar Setenilen, Cadiz, derrigor erbesteratuta egon zen. Euskal Langileen Alkartasuneko kide zela Robles Arangizekin zuzenean lan egin zuen. V. Latiegirekin lankidetzan Euskaltzaindiari epaiketa, Donostia, 1982 eta Euskaltzaindia, El batua y la muerte del euskera, Donostia, 1983 liburuen egilea da.