Ingeniariak

Olazabal y Altuna, Lucas de

Mendi-ingeniaria eta basogintzagile bizkaitarra. Begoña,1829-10-18 - Madril, 1899-11-27.

XIX. mendean zehar eta XX. mende-hasieran garatutako dasonomiari -edo mendien hazkuntza, lanketa eta ustiaketaz diharduen zientzia- lotutako pertsona. Bere eragina, silbikultura -mendi-laborea ikertzen duen zientzia- edo nekazale-geologia bezalako, ustez behintzat, ulergaitzak diren arloetan nabarmentzera iritsi zen.

Euskal Herriaren historia baten, Lucas Olazabalek gogoratua izateko nolakotasun asko biltzen ditu, hemeretzigarreneko Euskal Herriko fisika-, zientzia-, eta geografia-jakintza bildumatzen zuten erregio-ikasketen tradizioa -Bizkaiko mendi, nekazaritza, klima eta lurrari buruzko bere ikerketekin- luzatu izan zuelako baino ez bada ere. Eta hori guztia originalak izan ez arren.

Begoñan jaioa, bere ikasketak Madrilgo Mendi Ingeniaritza Eskolan egin zituen, gerora bere lanbide-jardunaren zati bat egoitza horrekin lotuta egonaz, eta 1854tik 1856ra bertako irakasle laguntzailea izanez. Hainbat kargu bete ondoren, 1876an berriro itzuliz, oraingoan antolaketa-irakasle bezala,1882ra arte irakasle-jardunean aritu zen, gerora gai horretan legegile aditu izatera iritsiz.

Nekazale-geologia, estimatu izaten hasia zen garai baten, Madrilgo Zientzien Errege-Akademia lurzoruen lanketarekiko ikerketak sustatzen hasia zen une baten, txosten geognostiko-geologikorik hoberenentzako sariak ematen zituen garai baten, eta, kasurik hoberenean ere hiru lan argitaratzera iritsitako (lau argitaratu arte iritsi ziren) garai baten, Olazabalen lehendabiziko lana, beste edozein baino gehiago, egoeren emaitza izan zen. Bere lan-egoeragatik larrituta -edo, gauza bera zena- lanik ezak eragina, Olazabal gazteak 1856an Zientzia Akademiak deitutako lehiaketa publikoan parte hartzearen erabakia hartu zuen. Berton izan zen, erregio-ikerketei zabaldutako lehiaketan, Olazabalek bere lan guztietatik "bizkaitarrena" idatzi zuen tokia. Mota naturalistadun mendi-pentsamoldearen defendatzaile -jada ekoizkor zeinuz jantzitakoa zen arren- bere Suelo, clima, cultivo agrario y forestal de la provincia de Vizcaya (1857) txostena, nekazaritza-geologia berriaren alde argitaratutako lanik garrantzitsuena izan zen. Saritua izateaz gain, Akademiak argitaratua izan zen. Idazlanak dituen hiru ataletatik, lehendabizikoa, Carlos Collette -bere Reconocimiento geológico del Señorío de Vizcaya (1848) idazlana ordura arteko deskripziorik osatuena zen- ingeniari belgikarrak proposatutako Bizkaiko geognosiaren (edota harkaitzen izaerari) azalpena ematera datorrena da. Bigarrena, klima eta landare-lurrari eskainia, Pedro Novia de Salcedok adierazitako gizarte-ekonomia motako argudio batzuk erantzuten dituen agrologiari buruzko eztabaida dakarte. Hirugarrena, nekazale- eta mendi-landaketa jorratzera datorrena, dasanomia naturalista eta ekoizkorraren "mistura" bat da. Olazabalek zuhaitz-espezieak izendatzearen beharrizana bakarrik ez ezik, ontzigintzarako egur-ekoizpena gehitzearen alde ere ekiten dio. Bere natura-zaletasuna, txostenean hainbat alditan berretsia, gerora egingo dituen lanetan ahalketasunetik biribiltasunera igaroko zen ekoizkortasun nabarmenago baten mendikoitasunerako bidea eginez doa.

Olazabalen txostenaren eragina berehalakoa izan zen. Fernando Mieg (1823-1906), Bizkaitar Institutuko Natura-Historiako katedradunak, meteorologia-behatokiko arduraduna izateaz gain, (Clemente Garcia Retamerorekin batera), izatez Colletterekin harremanak izan zituena eta garai hartako meteorologia- eta geologia-iturriak zuzenean ezagutzen zituenak, Bilboko Juan E. Delmasen Irarkolean (1858) berehala, izatez bilduma besterik ez zena jatorrizkotzat bezala aurkeztu izana salatuz Olazabalek egindako lanaren aurkako lantxoa argitaratu zuen. Liburuxkak, urte eta irarkola berean, ihardespen eta erantzunekiko erantzun-txandari hasiera eman zion.

Beharbada garrasi gutxiago baina zalantzarik gabe sakontasun kontzeptual nabarmenagoa izan zuen espainiar baso-jarduerak jasandako inflexio garrantzitsuak. XX. mendearen azken herenean mendi-betebeharren izaera bereganatzen saiatzen ziren azalpen mota biren arteko mailaz mailako mugimendua izan zen: "naturalismoa" y "teknizismoa". Mendien eragin fisikoa bere zeregin ekoizkorraren gainetik lehenetsi behar zenaren jarrera aldeztera zetorrena eta inspirazio germaniarreko naturalismoa (mendi-izaera publikoaren aldekoa) izendatzen zutena batetik eta, bestetik, ekonomia-aurrerabidea eta ekoizpena aurkitzearen aldeko jarreraren, bere naturalista dimentsioa galdu beharrik gabe, (mendi-pribatizazioaren aldeko izanez), mugimendua. Olazabalek inork baino hobeto, azken joera hau adierazten du, teknikoagoa eta zorrotzagoa eta, beraz, naturalista kutsu murritzagoa duena. Hauxe zioen -bere 1871ko Proyecto de Ley de montes idazlanean-: "Mendiak beharrezkoak dira -zioen 1987ko Mendiei buruzko Lege Proiektuan-, lehenik eta behin, zura eta egurra ematen dituztelako, eta, horrez gain, bestelako ikuspegietatik duten eraginagatik. Izan ere, zuhaitzak erregimen hidrologikoan sartzen dira eta, egitura orografikoa zenbat eta malkarragoa izan, orduan eta erabakigarriagoa da faktore hori".

1833an Olazabalek egindako idazlanean arautegi ofiziala aurkitu zuen mendi-antolaketak teknizismo horretara bidean urrats garrantzitsu bat ekarri zuen. Ordutik aurrera, antolaketa egiterakoan ingeniariek Olazabalek sartutako hiru suposizioetan oinarrituz jarduten zuten, bestalde arinagoko planteamenduekin aurkakotasun garbian izanik: batetik, mendi-ekoizpena mendietako artzaintzarekin erabat bateraezina zen, Olazabalek eta Jose Etxegaraik Sustapenerako Ministroak bere 1871ko Lege Proiektuan adierazten zuten bezala; bigarren, errentagarritasun ekonomikoari eta mendi ekoizpenari buruzko legeek bateraezinak ziren; eta hirugarren, ekimen pribatuaren parte hartzea erabat beharrezkoa zen, eta arazo hau beste geroagoko une batzuetan eztabaidatua izan zen.

Olazabalen nolakotasunik aipagarrienen artean, forestalista bezala, bat hauxe zen: Estatu mailan aitzindari bezala jardunaz, atzerrian, berezitasunez Alemanian, ezagutzen hasiak ziren ikasbide eta teoria dasonomikoak azaldu izatea (ikus bedi bere Ordenación y valoración de montes idazlana); beste bat, espainiar mendiei ikasbide bat egokitu eta erabiltzen jakin izatea (alferrik ez da bere antolaketa-teknika orain gutxira arte, aldaketa gutxi jasanez, erabili izan) izan da. Olazabalek izan duen eraginaren froga gisa, Revista de Montes, bestalde Olazabal beronen inspiratzaileetariko bat izan zela, aldizkari erabat ezaguna zenak, 1898an, bere txosten, memoria eta artikulu guztiak Cuarenta años de propaganda forestal izenburupean bildu izatearen erabakia hartu izana dugu.