1970eko uztailaren 16an Donostian jaiotako atleta gipuzkoarra. Bere espezialitatea disko jaurtiketa da; "Atlético San Sebastián" klubekoa da. 1988ko apirilean ospatu zen Euskal Herriko Kluben arteko Junior Txapelketako protagonista nagusia izan zen, Euskadiko errekorra hautsi baitzuen 46,30 metroko jaurtiketarekin. Espainiako txapelduna 4 aldiz (2 junior mailan 1987 eta 1988an eta beste 2 promesa mailan 1990 eta 1991n. 1986an, euskal markagile bihurtu zen, 40,64 markarekin. Gerora, marka hori 15 aldiz hautsi zuen, eta honela egin zuen aurrera urtero: 41,84 (1986), 44,90 (1987), 46,76 (1988), 48,04 (1989), 50,50 (1990) eta 51,78 (1991). 2007ra arte 50 metroko langa gainditu duen euskal diskobola bakarra da. Pisuan 12,36 jaurti zuen (1994).
José Mª GARCÍA MARTÍNEZ DE MURGUIA (2007)