Kontzeptua

Euskal kanta berria. 1960-1985

Orokorrean euskal kanta berriaren abiapuntuz Michel Labéguerie jotzen da, Ipar Euskadiko mediku honek 1963ko udaberrian berak konposatutako eta gitarra soil baten laguntzaz  kantatutako lau abestiko disko bat argitaratu baitzuen eta arrakasta handia izan zuen. Dena den, denboran gertuago edo urrutiago dauden aurrekari franko baditugu, eta guztiak ez aipatzeko bidegabekeria egiteko arriskua badago ere, batzuen batzuk aitatzea ezinbestekoa da, euskal kanta berria deiturikoaren bilakaeran izango duten garrantziagatik. Denboran urrutienetik hastekoz berezkoa da Iparragirre (1820-1881) aipatzea, gitarra batekin abesten zituen kanten egilea, gure artean ezin baztertua den ondare oso ezaguna utzi ziguna; ezin ahaztuak dira baita ere XIX. mendearen amaieran edo XX.aren hasieran hainbat egilek (Resurreción Mª de Azkue, Aita Donostia, Salaberry, Rodney Gallop, Jorge Riezu…) egindako betiko euskal kanten  bilduma ugari eta garrantzizkoak; aitatu behar litzateke ere, 1953 inguruan Nemesio Etxanizek argitaratutako kantutegia Kanta Kantari (lehen aldiz betiko kantak eta modernoak tartekatzen ziren, erritmo klasiko eta exotikoak nahastuz antzinako euskal kanten bide nagusiak jarraituz) eta Ximun Haranak egindako betiko kanten jasotze lana eta Baionako Euskal Museoak argitaratua hirurogeiko hamarkadaren hasieran.

Labéguerien herentzia, bi diskotan argitaratuko zortzi abestiz osatua, isilpean iritsi zen Hego Euskadira, jenderengan barneratu zen, eta bere ahotsa indarrarekin hedatu zen oihartzun gisa. 1965ean, Mikel Laboa (hirurogeigarren hamarkadan euskaraz kantatzen hasia zena eta 1964ean bere lehen diskoa argitaratu zuena betiko lau kantekin) Nova Canço Catalana mugimenduaren jakile, garai hartan Hego Euskadin emanaldietan aritzen ziren hainbat abeslariekin harremanetan jarri zen: Benito Lertxundi ( “La Voz de España” egunkariak antolatutako artista gazteen lehia batean bigarren saria lortu zuena), Lurdes Iriondo, arrakasta handiz emanaldiak egiten zituena Gipuzkoako hainbat herrietan, Julen Lekuona, etab. 1965ko urte berean, Joxean Artze poetarekin kontatuan jarri zen eta hainbat bilera egin ziren, zeinetan aipatutakoez  gain Nemesio Etxaniz, Jose Antonio Villar eta beste joan ziren.

1965ko amaieran, Laboa, Xabier Anzak lagundurik (Anza garai hartan arkitektura ikaslea zen Bartzelonan eta Euskal Eskolari buruzko Oteizaren ideien jakituna) Jorge Oteizarekin elkarrizketatzera joango da euskal kantan  Els Setze Jutges (1961-1969) elkarte katalanaren moduko baten antolaketari buruz hitz egiteko; Oteizak bere proiektu estetikoaz mintzo zena, askoz ere zabalagoa, eta arte plastikoak musikarekin, dantzarekin eta beste jakintza adarrekin bat egiten zuena, R.M de Azkueren lanak begiratu ondoren azkar pentsatu zuen izen egokia kanta taldearentzat: Ez dok Amairu (gaztelaniaz “no hay trece”) deituko zen, horrela, bere ustetan, betidanik euskal kultura menperatzen zituzten madarikazioak exortatuak izango ziren. 1966ko urtarrilean, taldeak bere lehen emanaldiak eskaini ziten Hernanin eta Donostian hurrenez hurren, eta jada 1966ko martxotik aurrera era arruntago batean esandako izenarekin. 1966ean zehar lehen aipatutako artistei batu ziren Antze Anaiak txalapartarekin (lehen emanaldietan Zuaznabar anaiak jo zuten), Luis Bandres eta Jean Paul Arregi, albokarekin, Xabier Lete, Jose Angel Irigaray, Juan Miguel Irigaray, Yoloak taldea, Oskarbi taldea eta, geroago, Jose Maria Zabala.

Euskal kantaren sorkuntzako lehen garai haietan hutsune  bat betetzea lortu zen, hutsune latza eta errepresio frankistak  euskal kulturan eragindako izugarrizko gabezia. Horretarako momentu egoera islatuko zuten abesti berriak sortu behar ziren, eta betiko kantagintzak errotutakoak. Ez Dok Amairu taldeak jaialdi asko eman zituen eta denborarekin beste arazoei aurre egiteko premian egon zen, profesionaltasuna, bere egituraren baldintzak, antolatzaileekin harremanak, etab. Hasiera batean entzuleak euskarazko abestien entzuleria izatearekin konformatzen ziren, baino gero gai politikoen eskari orduan eta larriagoa iritsi zen eta abeslariek entzuleriaren premiei erantzuna eman behar zieten. Gobernuaren zentsura igaro beharrak ere hamaika buruhauste sortu zien.

Lehen diskoak arrakasta apur bat lortu zuten. Esandako taldeak bi buruzagi izan zituen: Joxean Artze, hausnarketa artistikoa deiko genukeen arloan, eta Jose Angel Irigaray, arlo politikoan, taldearen koherentzia eta ideologia jorratuz. Bere estrategiaren barruan beste gutxieneko kulturekin harremanetan jartzea zegoen. Horrela ba, 67 urtean Bartzelonara joan ziren, hainbat abeslari katalan ere Euskal Herrira etorri zirelarik. Guzti honekin taldea eztabaida eta eskatima gunea bihurtu zen Euskal Herri osora hedatuz polemika hasi berria zen euskarazko prentsarengatik. Profesionaltasun gaiak   liskar latzak sortu zituen espezialisten artean. Liskar gaiak  izan ziren baita ere joera politikoak; batzuentzat soilik muturreko gaiak   ziren bere edukiak eta besteentzat  itxura zainduegia zuten eta gehiegi estilizatuak zeuden gaiak “halako kutsu burgesa” zutelarik. Dena-den euskal kanta garaikidean sortu zen mugimendu garrantzitsuenaz ari gara eta aberatsena kultura aldetik.

1970ean entzuleria sentsibilizatzea zuen ikuskizun bat antolatu zen, Baga, Biga, Higa deitua (izenburua Mikel Laboak 1969 konposatu eta estreinatutako Lekeitio 2n oinarritzen da). Bi zatitan banatzen zen; alde batetik dantza eta beste aldetik txalaparta, abestiak eta errezitalak nahasten ziren. Arrakasta izugarria izen zen, berriro ere Kataluniara joan ziren eta lehengo aldiz Frantziara abiatu ziren. Ipar Euskadiko jendeak liluratuta geratzen dira ikuskizun honekin, batez ere erabilitako hizkuntza eta musikagatik eta adierazpen era berriekin. Horrela LP bikoitza argitaratzea erabakitzen da ikuskizun honen edukiarekin, baino grabaketa bitartean sortutako arazo politikoak medio ez zen horrelakorik egin.

Eta horrela iritsi zen Ez Dok Amairu taldearen desegitea. Jose Angel Irigarayk ez zuen nahi bere bildumako abestiak grabatzea zeren ordurako bazeuden kontrol politikoaren susmoak eta agian barne zentsurarena ere (eta hori guztia frankismoaren aurkako mugimenduan). Hortik aurrera, beste gaiei lotutako hainbat arazo sortu ziren; eztabaida luzeek taldea desegitea eragin zuten urte horretan bartan, diskoaren materiala jada grabatua zegoelarik.

Ez Dok Amairu  taldea alde batera utzita beste abeslariak ere sortu ziren; garrantzizkoenak Ipar Euskadin, nola hala Etxamendi eta Larralde, Peio eta Pantxoa, beranduago Niko Etxart eta Errobi taldea ia parean biak. Bizkaian Oskorri taldea sortu zen, Maite Iridin eta Gontzal Mendibil ere agertu ziren. Euskal kanta berriaren suspertzea garrantzizkoagoa da Gipuzkoan-Urko, Txomin Artola, Imanol, etab- Aipagarriena Araban Gorka Knörr da. Baga, Biga Higa, ikuskizunak eragindako ildotik jarraituz antzeko emanaldiak prestatzen dira, hala nola Zazpiribai 1972 urtean, geroago Ortziken eta azkenik Ikimilikiliklik Mikel Laboa, Artze anaiak eta Jose Maria Zabalaren eskutik.

Abeslari talde honen sorburua Ez Dok Amaitu taldea da. Bakoitza bere erara bilakatuko den beste taldeen berezko jatorria da. Frankismoaren azken urteak oparoak izango dira diskoen ekoizpenean, euskal kanta garaikidearen bitxi onenetakoak argitaratu ziren garaia izanik. Nagusiki, aipatzekoak dira Peio eta Pantxoaren 1975 LPa, Txomin Artolaren Olaxta deitutako diskoa urte berean merkaturatutakoa eta 1974ean  Mikel Laboaren Bat Hiru.

Francoren heriotzak eta sasoi politiko berria hasteak euskal kantaren historian eragin handia izango dute. Galdutako belaunaldi batez hitz egin daiteke 1975 eta 1979en artean sortzen den abeslari multzoaz aipatzerakoan. Mitinak hasten dira; abeslariei mezu politiko zehatzak eskatzen zaizkie eta lehen baino indar eta kemen gehiagorekin. Kantari hauek, adibide Urko, jendetza itzelak babesten zituzten, eta askok ospea lortu zuten. Belaunaldi hori txanpiñoien belaunaldia deitu zitzaion, Txanpiñoien Aroa. Sasoi honetako abeslariak sekulako arrakasta herrikoia lortu zuten, baino arrakasta mugatua izan zen zeren- salbuespenak salbuespen-  ez zegoelako abestien kalitate musikalaz inolako kezkarik, ezta taldeak osatzeko interesik eta luzarora “boom” honen babesean sortutako  kantariak ahantziak eta baztertuak izan dira. Belaunaldi honek, ordea, alde ona ere badu: kalitate handiko talde berritzaileak sortzen dira. Hauek izango dira euskal kanta berriari bultzada handia emango diotenak.

Lehenik eta behin Haizea (1977) taldea, Txomin Artolak antolatua, bere partiden artean Amaia Zubiria zegoelarik. Bigarrena, Errobi taldea (1976) gure artean rock ingelesez sartu nahian, arrakasta handiz. Hirugarrena, Izukaitz (1978)  folkean aritu zena, jazza eta rocka baztertu gabe. Laugarrena, Itoiz taldea, garai artako folk sinfonikoa landu zuena. Hauekin batera nabarmendu behar diren diskoak argitaratzen dira Zuberoako usaina ekarri zigun Benito Lertxundiren hura, Zuberoa Askatasunaren semeei deitutakoa. Oskorri taldeak aurreko urtean hildako Gabriel Aristi idazleri omenaldi bat egin nahi izan zion, disko hau ondorengoenetan eragin itzela izango zuen zerbait da. Urko abeslariak, euskal disko salduenetakoa izango den  Sakonki izeneko diskoarekin egin zuen estreinua. Disko honetako hainbat kanta, adibide Guk euskaraz, zuk zergatik ez ereserki herrikoia bihurtu zen.  Azkenik, 1979ean Imanolek argitaratutako Sentimentuen auspoz diskoa izango da nabarmentzekoena. Disko hau Pariseko igarotako deserritik itzulitakoan egin zen Krabelin Komik taldearen laguntzarekin.

Garai honi amaiera emateko lehen desertzioak aipatu behar dira. Asko dira norberari dagozkion zergatiengatik edo bestelakoengandik kantagintza uzten dutenak. Xabier Lete 1978 urtean; Peio eta Pantxoa hurrengo urtean; 80. hamarkadaren hasieran, Txomin Artola eta Mikel Laboa; 1979ean Errobi taldea desagertzen da. Orduan eta kalitate gehiago eskatzen zaie kantariei. Amaitu da kantaldietara militantziaz joatea. Iritsi da lortu nahi zen bilakaeraren puntu goiena, eta auskalo zein arrazoiengatik kalitatea lortzen ez dutenek, kantagintza mundua uztera  behartuta daude. Abeslari bakarlaria desagertzen da. Taldeak sortzen hasi dira eta aurrera jarraitu nahi duen kantari bakarlaria talde baten babesa lortu behar du. Aldaketa garaia gertatu da eta honek beste sasoi berri bat ekarriko du; 80ko hamarkada, pop/rock taldeak birloratuko dituen hamarkada.

Lehen ezustea Ruper Ordorikaren agerraldia izango da Hautsi da Anphora (1980) diskoarekin. Bere musikaren hitzak goi maila literarioko egileetan oinarritzen da eta kantautore berri eta intelektualen eredu bihurtzen da. Bere estiloa popetik oso gertu badago ere inork imitatu ezin duen genero oso pertsonalean bihurtu da. Itoiz talde erabakigarria  pop munduan murgiltzen da Ezequiel disko pertsonalaren ondoren. 1982ean euskal rock erradikal mugimendua sortu zen Gipuzkoako Aldundiak  “Guipuzcoa Star Rock” deitutako musika lehiaketa antolatzearen ondorioz. 1981 urtean Jotakie taldea sortuko da. 1984ean kantaldi eta herri festa orotan Hertzainak taldea agertuko da, M-ak, Barrikada, Kortatu, La Polla etab taldeekin batera. Urte elektrikoak dira. Beteranoak  lehen hartutako bide edo hildo beretik jarraitzen dute. Benito Lertxundik beste LP bat argitaratzen du, Altabizkar/Itzaltzuko Bardoa izenez. 1981ean Izukaitz taldea desegiten da. 1982 urtean Imanolek, Itoizek eta Oskorrik disko berriak atera zituzten. 1983ean Itoizen txanda da berriro; Niko Etxart Ipar Euskadiko rock musikari bakarra bezala finkatu zen. Urkok berrazaltzen da sormen berriz jantzita, Mikel Labora abesti-esperimentuetara itzultzen da. 1984ean Imanolek Erromantzeak deitutako bilduma eder bat prestatzen du eta zenbait abeslarik Madrilen prestatutako hainbat kantaldik  porrota jasan zuten. Agirikoa da Euskadi eta Madrilen arteko aldea ez dela soilik kilometroena baizik eta ideia eta proiektuen arteko urrutitasunaren ondorioa. Aipatzekoak dira baita ere urte horietan sortzen diren hainbat abeslari talde beren arrakasta eskasez intimista modura sailkatu ditzakegunak. Hauen artean nabarmendu daiteke Txanbela, Lauburu, Azala eta Ganbara. Folk era atsegina lantzen dute baino garaiz kanpo daudela dirudite.

1985 urtera inguru euskal kanta bere heldutasun osora iritsi dela esan daiteke. Badira elkarrekin urte asko igarako dituzten taldeak eta agerikoa da horrek sortzen duen elkar ulertze eta hobetze nahia. Abeslari bakarlariak bere ideiak eta jarduerak landuko dituzten talde profesionalak topatu dituzte. Grabatze teknikak asko hobetu dira eta espainiar edo europarra mailarekin parekatzen dira. Rock mugimendua normalduz doa eta hasierako “boom” ondoren agerikoa da bere kantak eta diskoak hobetzeko asmoa. Amaitzeko alde batera utzirik musika anglosaxoiaren  eragina eta  komunikabideei beste hau jartzeko joera barkatuz, esan dezakegu euskal musikak osasuntsu dagoela.