Ikastolak

Nuestra Señora de la Asuncion Ikastola. Itsasondo

Itsasondoko Ikastolaren aurreneko izena Nuestra Señora de la Asunción izan zen. Ikastola hau 1968ko irailean sortu zen eta elizako sakristia gaineko lokaletan, Goiko kale z/g, zegoen kokatua. Ikastolaren titularra Parrokia zen eta Iñaki Larrañaga izenpetzaile.

1982ko irailean, Euskararen Legea ezarri zenean herriko haurrengan izandako herriko aurre-pausoagatik eta baita demografiaren jaitsierak izan zuen eraginagatik, aldaketak eman ziren eskola mapan eta Itsasondoko Ikastola Eskola Publiko bihurtu zen, titular berria Eusko Jaurlaritza izanik eta ikastetxe berriaren izena Itsasondoko Herri Eskola.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.