Eskolak

Nuestra Señora de Guadalupe Ikastexea. Hondarribia

Lehenengo urtean lau Anaia irakasleak izan ziren eta beste urteetan hiruk jarraitu zuten. Haiek guztiek betiereko botoak zituzten eta maisuak ziren. Daukagun informazioetatik badakigu ikastetxean Komunitate bat sortu ez zutela eta, ondorioz, egunero Irunetik joaten ziren Hondarribira klase ematera.

Eskola honek beste ezaugarri bat zeukan: Anaiek eta ikasleek bidai eta txango asko egin zituzten. Hori dela eta, gurtza-lekuetara joaten ziren, esaterako Eibarreko Arrate Santutegira, Hondarribiko Nuestra Señora de Guadalupe-ko baselizara, Debako Itziar Santutegira, Nafarroako Xabier Gaztelura, Azpeitiko Loiola Santutegira, Oñatiko Arantzatsu Santutegira, Urkiolako San Antonio Santutegira, Irungo San Martzial baselizara eta txango "zibilak", hau da, Zestoara, Donostiara, Santimamiñera, Barakaldora, Elgetara edo Aralarrera.

Anaiek, urtero "Ariketa Espiritualak" eta "Erretiroak" egiten zituzten, batzuetan Bilbon, beste batzuetan Donostian, baina 1958an Erlijio azterketa bat egin behar izan zuten eta hurrengo urtean La Salle eneako Kaperaren Aldarearen Sagarapenean parte hartu zuten. 1961ean Irungo "Iluntasunen Prozesioan" parte hartu zuten, Eukaristiko Kongresu batera joan ziren eta Pilar Birjinaren prozesioan izan ziren. Prozesio honi buruz hurrengo hitzak irakur ditzakegu "abangoardiaren segizioa gure mutilek betetzen zuten eta agindu, erruki eta antolakuntza-hunkibera manifestazio bat izan da. Karabana Hondarribiko estu eta bihurri kalezuloak pasatu denean, gaueko itzalak lagundua, lilura poetikoa eskaintze zuen, euskara funts garbienekoa". Dirudienez, 1961eko jarduera erlijiosoak Domu Santu egunean bukatu zuten. Egun hartan hilerrira joan ziren "dei gorenaren itxaronaldian betiko bizitara gehitzeko". 1963an Hondarribiko Anaien jarduera erlijiosoak bukatzen ziren, noiz Irunen "matutiak" egiten zituzten.

Laburbilduz, ikastetxe honek hiru ezaugarri izan zituen: informazio gutxi dago zentro honi buruz, urte gutxi irekia izan zen eta jarduera erlijiosoa frenetikoa, jarduera akademikoaren gainetik.