Sendagileak

Murillo Palacios, Francisco

Mediku nafarra, Iruñan 1867an jaioa. 1944ko ekainaren 30ean.

Mende hasieran Medikuntzaren Errege Akademian izan zuen arrera hitzaldian industria-higieneaz eta istripuen prebentzioaz jardun zuen. 1920an, Madrilgo Higiene-Institutuen eta Laborategien zuzendariorde zela, bere Organización sanitaria aplicada a la región vasco-navarra txostena Iruñan ospatutako Eusko Ikaskuntzaren II Kongresuan irakurritakoa izan zen. Txosten horretan lau aldundiek sustatutako izaera komuneko Higiene eta Bakteriologia Laborategi baten sorkuntza aldarrikatzen zuen, beste garrantzi handiko komunitate-neurri batzuez gain. Seroterapia Eskuliburu baten egilea ere izan zen.