Dantza

Murillo, Iker

Dantzan.com erakundearen eskutik.

Dantzari. Pasaian jaio zen 1978. urtean.

Dantza tradizionalean hasi zen, baina, hamabi urterekin, prestaketa klasikoa hasi zuen, Mentxu Medelekin. Gipuzkoako Foru Aldundiko bekari esker, hamasei urterekin Madrilera joan zen, ikasketak Carmen Rocheren Eskolan egiteko. Bi urte geroago, prestaketa Stuttgarten segitzeko aukera eduki zuen, John Crankoren Eskolan. Alemanian, Saarbruüken-eko Operako Baletean hasi zuen ibilbide profesionala eta bertan aritu zen 1997-2001 bitartean. 2001etik Zurich-eko Operako Baletako dantzaria izan zen, Heinz Spöerli-ren zuzendaritzapean. 2002an "Balletanz" aldizkariak Talentu Gazte izendatu zuen eta 2008an Gipuzkoako Errebelazio Saria jaso zuen. 2008-2009 denboraldia Dantzari Nagusi izendatu zuten. 2010 eta 2012 bitartean Basel Ballet konpainian aritu zen bakarlari moduan, eta 2012ko irailetik Bejart Ballet Laussaneko dantzaria da.