Bizargorri.
1949ko urtarrilaren 5ean Ormaiztegin (Gipuzkoa) jaiotako idazle eta irakaslea.
Irakasle ikasketak egin zituen eta Irungo Txingudi ikastolan egiten du lan. Narrazio laburren liburu hauek argitaratu ditu: Zelina (Elkar, 1988); Ilargia lekuko (Erein, 1989); Leizezulo (Alberdania, 1993); eta Kalezulo (Alberdania, 1997), azken bi horiek garaiko gazteriaren hainbat arazo erakutsiz, drogak tartean. Bertso-paperen "Xenpelar" (1984), Ciudad de Irun (1985), Bilintx (1987) eta Bordari (1989 eta 1990) ipuin sariak irabazi ditu. Jean de la Fontaineren Alegiak sudur ondoan begietan (Erein, 1985) alegia liburua itzuli du; baita Roke Txikia ere, Guy de Maupassantena (Erein, 1992); Neure eskuak zainduz (Ikastolen Elkartea, 1995); eta Migel Soroa, beti gizon eta kantxan jaun (Kutxa Fundazioa, 1999). Azken argitalpen hau Miguel Soroa pilotariaren biografia bat da, Ander Letamendiak idatzia. Bertso idatziak ere landu ditu Mendizabalek, eta alor horretan 1985eko Xenpelar Saria eta 1989ko Zapirain Anaiak Saria irabazi ditu.