Sendagileak

Mendiboure, Alexandre

Saran (Lapurdi) 1858ko ekainaren 10ean jaiotako medikua. 1884ko uztailean Pariseko Farmazia eta Medikuntza Fakultatean graduatua. Saint-Etienne de Baigorri behe-nafar herrian jardun zuen lanean. Muga- eta burnibide-medikua izan zen.

Ikus. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).