Toponimoak

Markola

Ziortzan dagoen haitz bat da. Kondairak dio Ostegun Santu baten itzain bat idiak eta gurdia hartuta mendira zihoala, eta jentil batek jaurtiki haren aurka harria bota eta itzaina eta animaliak azpian hartu zituela.

Asko dira pertsonaia mitikoek jaurtikitako harriak euskal mitologian. Jentilek jaurtitakoak dira, esaterako: Urdiolakoa (Arrankudiaga); Amilekoak eta Aitzbiribilekoak (Mutriku); Osumakoak, Ollarraitzakoak eta Leziakoak (Soraluze); Iturriberrikoa (Bergara); Txoritekoa (Zerain); Trapuxarrekoak eta Urdiaingo plazakoa; Saltarrikoak eta Ausakoak (Aralar). Sansonek ere beste horrenbeste jaurti zituen: Ursuarango Aitzorrotza harria, Segurako Arrabiolakoa, Illarramendikoa eta Tolosako Sansonarri, Urnietako Aballarri, Aiako harriak eta Oiartzungo Urkabekoa, Ondarraitzekoak (Hendaia), eta Sansonen harria Ibirikutik gertu. Horrez gain, Roldanek ere bereak bota zituen, besteak beste: Aralarko Atakoa, Urrozkokoa, Erratzukoa, Belarzinketako haitzulokoa (Leitza), Latseko bidean dagoena (Itxasu), Donaixtiko Arrolan harria eta Bostmenditakoa (Lakarri), Maidalena muinotik bota zuena. Mikelatsek jaurtikitakoak ere baditugu, hala nola Larrabetzuko Atxispe, eta Sugaarrek Arbotxootakoa (Ataun) Sugaarrek Muskiako mendiaren gailurretik jaurti zuela esan ohi dute.