Kontzeptua

Malo

Txorimalo, txori-izugarri, kuuso, katamalo.

Honela deritzo soroetan eta oilategien eta etxeen aurrean jartzen den txorimaloari, txoriak eta zomorro kaltegarriak uxatzeko. Izen hauek ere hartzen ditu: kuuso, txori-izugarri, txorimalo, katamalo, etab. Zenbaitetan, giza itxurako txotxongilo bat da, lastoz betetako arropa zaharrekin jantzitakoa. Beste toki batzuetan, makila batetik zintzilik dagoen ardi-azala da (Sara), eta, beste toki batzuetan, berriz, astoaren garezurra da (Aralar). Malo gaueko jeinua ere bada, baina ez du ezaugarri zehatzik.