Kontzeptua

Mahaiko berunlariak

Artisau gehienek kexa bera izaten dute gehienetan: lanarekin diru gutxi irabazten dutela eta ez dela beren lana behar bezala balioesten. Horri guztiari lanbidean bitartekari gutxi daudela gehitu behar diogu. Ondorioz, produktuak artisauak berak saldu behar izaten ditu gehienetan, banaka eta bezeroari zuzenean gainera.

Horren ondorioz, berunlariek lanaldi izugarri luzeak egin behar izaten dituzte, askotan urteko 3.000 ordura iritsiz.

Hala ere, artisau-lanak, usadiozko baldintzetan egiten dena behintzat, eragina izaten du berunlariengan, eta gehienetan, Gregorio Perez Carazok bezalaxe, egun osoa bakarrik jardunean pasa arren, beren lanbidean diruari ez ezik beste aspektu batzuei ere garrantzia handia ematen diete.