Kontzeptua

Magia Euskal Herrian

Baserri munduan aztiak merkatuetan dabiltza edo beren etxean kontsultatzen norbaitek zerbait edo norbait galdu duenean non dagoen jakiteko, baita geroan zer gertatuko zaion norbaiti igertzea, bestalde batzuk lurpeko urak urritz sarde batekin bilatzen dituzte.

Horoskopoa igertze berria da gure herrian hiriez kanpo gutxi ezaguna. Hirietan kartekin edo kristal bolarekin edo kafe hondarrekin geroa esaten dizue. Baiona, Bilbon Donostia eta Iruinean, ordea, afrikar marabuak sartu zaizkigu azterketa lortzea, galdu maitasuna eskuratzea, osasuna hobetzea, diru egitea agintzen dizue.Han hor, ijitoek bohameek geroa eskuan irakurtzen dizue. Okultismoa ez da baserri giroan sartu baina itsas portuetan 1920. urtetik aurrera mahain inguratzaileen bidez hilekin komunikatzeko moda egon zen.