Ikastolak

Loramendi Ikastola. Aretxabaleta

Loramendi Ikastolaren honen sorrera 1968. urtean izan zen. Bere sorrerako izena Nuestra Señora de la Asuncion izan zen eta Durana kalean 11. zenb. zuen egoitza. Urte haietan beste ikastola askorekin gertatu zen bezala, nahiz eta suspertzaileak herriko euskaltzaleak izan, babes juridikoak behartuta bere lehen jabe bezala Eliza azaltzen da.

1973an kooperatiba bihurtu eta izen eta titularitate aldaketa izan zuen, aurrerantzean Loramendi Ikastola izango zen eskolaren izena eta Loramendi Gurasoen Kooperatiba jabe berria. 1983ko martxoaren 18an Udal Eskolaurreko ituna sinatu eta publifikatu egin zen. Loramendi Ikastola eta Kurtzebarri Eskolako Eskolaurreak Udal Eskolaurrea osatu zuten, elkarrekin lan eginez. 1993ko maiatzean Ikastolaren publifikatzearekin behin betikoz bat egin zuten arte Kurtzebarri eskolarekin.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.