Ikastolak

Lizartzako Ikastola

Lizartzako Ikastola 1974an sortu zen, herriko euskaltzaleen ekimenez. Aurreneko gela, Parroki Etxeko solairu batean zegoen, bertan 3urte, 4 urte eta 5 urteko 15-20 ikasleko taldea biltzen zen. Eskolaren titularra Eliza zen.

1979-80 ikasturtean Ikastetxe Publikoaren gela bat hartu zuen Ikastolak, ikasturte honetan Ikastetxe Publikoan D eredua ezarri zen. 1981ean titular aldaketa eman zen, titular berria Ikastolako Guraso Elkartea izendatu zen, arrazoia legeztatu beharra zegoela.

1994an Ikastola, Administrazioaren eskola bihurtu zen, Ikastetxe Publiko, herria txikia zenez ezinezkoa zen 2 ikastetxeen iraupena mantentzea. Ikastetxe berriaren izena Juan XXIII, bere titularra Eusko Jaurlaritza.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.