Futbola

LEGARRETA UGARTE, Juan

1897an Irunen jaiotako futbolari gipuzkoarra. 6 urterekin hasi zen futbolean, Nuestra Señora del Juncal ikastetxeko taldean, eta bertako kapitaina izan zen. 1909ko Espainiako Txapelketan parte hartu zuen, bigarren postua lortuz sailkapenean. Sporting Clubeko bazkide aktiboa izan zen. 16 urte zituenetik Lehen Mailan aritu zen. Maila horretako lehen partidan, Sportingek Belgikako talde baten aurka borrokatu zuen, eta hiru eta zero irabazi zuen. Hiru golak Legarretak sartu zituen. 1918an Espainiako txapelketa irabazi zuen Irungo Real Union taldeko kapitaina izan zen. El Bidasoako kolaboratzailea izan zen. 1920an Txilera bizitzera joan zen, urte berean Txileko taldean Elkartea sartuz eta geroago Iberikoan. Legarreta 1930ean erretiratu zen jokotik, omenaldi handi bat eginez. Santiagoko Espainiako Zirkuluko presidentea izan zen 1953ko uztailetik 1957ra. Industrialari gisa, luxuzko oinetako-fabrika izan zuen. 1951n Irun bisitatu eta Txilera itzuli zen. 1978ko azaroaren 22an hil zen, 81 urte zituela. Erref. Navas Irun XX. mendean (1960-1975) Donostia, 1984.