Nafar apaiza, Iruñean 1931ko maiatzaren 23an jaioa. Salamancako Unibertsitate Pontifizioan Teologian doktorea, Nafarroako Unibertsitatean Kazetaritza eta Filosofia eta Letrak ikasketak egin ditu, Historia atalean. Hamabost urte baino gehiagoz aritu da irakasle lanetan Aralarko San Miguel Elizbarrutiko Ikastetxean. Nafarroako Unibertsitatean Liturgia eskolak eman ditu. Bere kazetari-lana Iruñeko «Diario de Navarra»n eta Donostiako «Diario Vasco»n egin du, «La Verdad» elizbarrutiko astekariaren zuzendaritza eramateaz gain. 1972an Iruñeko Prentsaren Elkarteak «San Francisco de Sales» saria eman zion. Lan hauek argitaratu ditu: Liturgi pastoraltza pontifikalen agirietan. Pio X.etik Pio XII.era, Bartzelona, 1959; Hamaika gai Mezari buruz, 1964; Sakramentuak, Pazko Eliza, Salamanca, 1967; «Nafarroa Zaharra» eta «Nafarroa Berria», Iruñea, 1973.
Urbano ASARTA EPENZA.
Urbano ASARTA EPENZA.