Sendagileak

Lavergne, Fernand

Biarritzeko lapurditar udalerrian medikua izana, Montredonen (Tarn) 1858ko urtarrilaren 23an jaioa. Pariseko Medikuntza eta Farmazia Fakultatean graduatua 1833an Etude sur le Licten Planus izeneko doktore tesiarekin. Idazlan ugari argitaratu zituen kloruro sodikoz egindako medikazio termalaz. Ohorezko Legioaren Zalduna izan zen.

Ik. "Basses-Pyrénées. Dictionnaire Biographique et Album", Dictionnaires Biographiques Départamentaux, Néauber et Cie Éd, Paris (s.d. > 1906).