Historialariak

Larrañaga y Fernández de Arenzana, Ramiro

Idazlea eta grabatzailea. Soraluzen jaio zen (Gipuzkoa) 1924ko apirilaren 22an, armagintzara dedikatzen zen familia batean. 2005ean hil zen.

Industria horretan aditua zen, aitaren tailer txikian lan egiten baitzuen; baina umezurtz geratu zen 1935ean. Maristen Eskolan amaitu zituen lehen mailako ikasketak, eta grabatzaile lanetan hasi zen, marrazki industrialean eta artistikoan, Soraluzeko kanoi fabrikan eta Eibarko eskopeten tailerrean, hurrenez hurren. 1945ean, Artisau Gremioak grabatzaile diploma eman zion, eta bi urte beranduago, Donostian egin zen lehiaketa-erakusketan Lehenengo Probintzia Domina jaso zuen, artisau-lanengatik. 1975an, "Artisau Agurgarria" saria jaso zuen. Filosofia eta Letrak ikasi zituen Gipuzkoako Unibertsitate Ikasketa Teknikoen Institutuan, Donostian. Adierazpen artistiko batzuetan autodidakta zen, bokazioz, eta Euskal Herriko armagintzaren hasierei, arrazoiei, gertaerei eta gainontzeko egoerei buruzko ikerkuntzan nabarmendu zen. Izan ere, artxiboetan eta museoetan dokumentu garrantzitsuak biltzea lortu zuen, eta argitaratzea baita ere, obra hauen bitartez:

  1. Placencia de las Armas. Donostiako CAM argitaletxeak saritutako monografia, 1970.
  2. Ramón de Gorosta, biografía de un armero de la cuenca del Deva y apuntes sobre la armería vasca. Gipuzkoako Edizio eta Argitalpen Erakundea. Donostia, 1972.
  3. Los gremios armeros vascos, Euskal Antropologiaren Asteko III. hitzaldia. Deustuko Unibertsitatea. 1973 (La Gran Enciclopedia Vasca argitaletxeak argitaratuta. Bilbo).
  4. La prueba de las armas portátiles, 1. zatia. Eibarko Armen Proben Banku Ofiziala, 1978.
  5. Síntesis histórica de la armería vasca. Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala. Donostia, 1981.
  6. El damasquinado de Eibar, 1 . zatia. Graficas Aguirresarobe. Eibar, 1981.
  7. Museo de armas - Eibar, Juan L. Calvo Pascualekin lankidetzan. Gipuzkoako Foru Aldundia. Kultura Saila. 1984
  8. 500 años de armería vasca: Eibar. Santiago Gorrotxategirekin lankidetzan. Eibarko Udala. Eibar, 1990.

Halaber, hainbat artikulu idatzi zituen, armagintzari buruzkoak orokorrean; baina baita euskarari buruzkoak ere. Artikulu horiek Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko aldizkarian, Vida Vasca, Eibar, La Voz de España, El Diario Vasco, El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkarietan eta Eusko Ikaskuntzako koadernoetan argitaratu zituen. Hona hemen zenbait artikulu:

  1. "Zuloaga y su ascendencia armera". Sekzioko koadernoak. Arte Plastikoak eta Monumentalak, 1983.
  2. "Espaderos vascos en Toledo". Sekzioko koadernoak. Historia-geografia, 1984.
  3. "Conceptos elementales del grabado". Sekzioko koadernoak. Arte Plastikoak eta Monumentalak, 1985.
  4. "El inventario de bienes de un armero del siglo XVI". Sekzioko koadernoak. Historia-geografia, 1988.
  5. "El atrio de la Iglesia de Placencia de las Armas, Soraluce". Sekzioko koadernoak. Arte Plastikoak eta Monumentalak, 1988.
  6. "Toribio Etxebarria. Nere erriko euskera, "Flexiones verbales y lexicón del euskera dialectal de Eibar". Eusko Ikaskuntzen nazioarteko aldizkaria, 1991.
  7. "La fábrica de Eusebio Zuloaga en Eibar". Sekzioko koadernoak. Arte Plastikoak eta Monumentalak, 1991.
  8. "Relación de algunas palabras euskéricas habituales en Soraluze-Placencia de las Armas". Sekzioko koadernoak. Hizkuntza eta Literatura, 1995.

Horrez gain, Suizako Château de Grandson-eko Institut Suisse d'Armes Anciennes nazioarteko zentroaren kolaboratzaile-aholkularia izan zen, eta Eibarko Museoaren batzordekideetako bat era bai.