Apaiza, Mungian (Bizkaia) jaioa. XVI. Oñatiko Unibertsitatean irakaslea izan zen, bertako ikasle izana baitzen. 1584an, Valladolideko unibertsitateko arte katedra bat irabazi zuen oposizio bidez. Geroago, oposizio banatan, Plasenciako katedraleko Eskriturako prebenda (1588) eta Ciudad Rodrigoko Eskriturako kanongia (1593) lortu zituen. 1599ko abuztuan hil zen. Erref. Estanislao Jaime de Labayru: «Historia General del Señorío de Vizcaya», Bilbao, 1900, t. IV, lib. 3. kap. IV.-