Ikastolak

Kukute Ikastola. Asteasu

Asteasuko Ikastola 1971-72 ikasturtean sortu zen. Kukute izena jarri zitzaion eta egoera legalari aurre egiteko bere titularitatea Elizaren izenean jarri zen. Eskolaurreko haurrak hartzen zituen eta bere egoitza Kale nagusian zegoen.

1982-83 ikasturtean Kukute Ikastola, Pello Errota Ikastetxe Publikoarekin fusionatu zen. Administrazioaren eskola izatera pasatuz. Ikastetxe honetan Lehen Hezkuntzatik hasi eta DBH ikasketak amaitu arte irakasten da.

  • AGIRRE, Paulo (2012). Ikastolak Gipuzkoan, datutegia. Argitaratu gabeko materiala.
  • Asteasuko Kukute ikastola [Web]. [Kontsulta data: 2012ko martxoaren 23].