Lexikoa

joaldun

Joare edo arranak erabiltzen dituztelako deitzen zaie horrela Ituren eta Zubietan, eta bi herrietako gazteek osatzen dituzte joaldun taldeak. Zubietako joaldunek alkandora zuria janzten dute; Iturengoek, aldiz, ardi-larruzko gerruntzea, paparrean behera esekitako bi solaparekin eta besoak biluzik dituztela. Herriko larru-paxa ere garrantzizkoa da joaldunarentzat, hartatik esekitzen baititu joareak.