Arkitektura

Jauregizarrea dorretxea. Arraioz

Erdi Aroko Nafarroako arkitektura zibilaren tipologia ezberdinetako aztarnak eta adibide bikainak mantentzen dira eta mota ezberdinen artean, aipa daitezke, eremu gotortuak, gotorlekuak edo gotortutako dorreak, gazteluak eta jauregiak. Testuinguru honetan, cabo de armeria edo leinu-etxe motako jauregia aipagarria da, Nafarroako kategoriena soilik baita eta adibide nabarmenak gordetzen baitira lurraldean.

Eraikuntza hauen jabetza Nafarroako nobleziaren antzinetako leinuen eskutan zegoen, hau da, kategoria juridikoa zen eta hainbat pribilegiotaz gozatzen zuten, politika, ekonomika eta gizarte alorretan.

Jatorriari dagokionez, oraingoz, ez da ezaguna baina, adituen ustez, mota honetako hainbat jauregi altxatuta zeuden jada XIII. mendean eta babes funtzioa betetzen zuten, defentsarako sistema bateko parte hartzen omen baitzuten.

Jauregi mota hauen tipologia aldatzen joan zen eta eraikuntzak gero eta konplexuagoak egin ziren; jatorrizko babes-egitura desagertu zen heinean, eraikuntza bikain eta dotore bihurtu ziren, soilik egoitza izaera mantenduz.

Hasierako eredua, dorre bereizita, guztietatik xumeena, izan zen. Gero, dorreari gorputz berri bat, jauregia, erantsi zitzaion, eta, ondorengo ereduei dorre gehiago eta patioa gaineratu zitzaizkien. Azkenean, defentsarako sistema desagertuta, tipologia honek jauregi arrunta baten ereduari jarraitu zion.

Ikuspuntu estilistikotik, garai ezberdinetako leinu-etxeak gordetzen dira, baina kasu honetan, interesatzen zaiguna Erdi-Aroko eraikuntza da eta Arraioz herrian dago, Jauregizarrea da.