Instrumentugilea

Ituarte Zarraga, Miguel

1968an Getxon jaiotako pianista bizkaitarra.

Bere lehen musika ikasgaiak Mari Carmen Mentxakak eman zizkion. Ondoren, Bilbon ikasi zuen Isabel Picaza eta Juan Carlos Zubeldiarekin eta Madrileko Goi Kontserbatorioan Almudena Canorekin, non Karrera-Amaierako Ohorezko Saria eskuratu zuen.

Geroago, Jan Wijn maisuarekin Amsterdameko Sweelinck Conservatorium eskolan bere musika prestakuntza eta piano errepertorioa hedatu zuen, kontzertista diploma eskuratzeaz gain. Eskola honetan klabearekin trebatu zen Anneke Uittenbosch irakaslearen eskutik. Era berean, XVI eta XVIII. mendeko espainiar errepertorio organistikoaren inguruko ikerketak egin ditu Gaztelako musika-tresna historikoen alorrean, Francis Chapeletek sorturiko Iberiar Organuaren Nazioarteko Akademian hainbat kontzertu eskeiniz.

Era berean hainbat ikastarotan parte hartu du, hala nola, Lago de Como (Italia) Nazioarteko Piano Fundazioko ikastaroetan eta Madrileko Reina Sofia Eskolakoetan (bertan Dimitri Bashkirovekin ikasi zuen). Maria Joao Pires, Alicia de Larrocha eta Paul Badura-Skoda bezelako pianisten ikasgai magistraletan egon da eta Maria Curcioren kontseiluak jaso ditu.

Miguel Ituarte, "Ciudad de Ferrol", "Jaén" eta "Fundación Jacinto eta Inocencio Guerrero" Nazioarteko Lehiaketetako Lehen Sariekin saritua izan da. Honez gainera, berak eginiko espainiar musikaren interpretazioengaitik (bere errepertorioa Antonio de Cabezonetik hasi eta lan garaikiderartekoa da) hainbat sari eskuratu ditu: "Rosa Sabater", "Manuel de Falla", Guerrero Fundazioa (bi alditan) eta Hazen.

Europako Ekonomia Erkidegoaren Lehiaketan (Luxemburgo, 1991) ere saritua izan da eta 1995ko Santanderreko Nazioarteko Lehiaketan finalista izan da.

Ohikoa den bezela, haurtzaroko bizipenek bere gusto eta zaletasunak baldintzatu zituen. Diotenez, "entre sus tempranas impresiones musicales están el Preludio a la siesta de un fauno de Debussy (que oía en su propio tocadiscos portátil al volver de la guardería) y el álbum de los conciertos para clave de Bach por el Leonhardt Consort, recibido en su primera comunión".

Espainia, Portugal, Frantzia, Holanda, Alemania, Suitza eta Italian errezitaldiak eskeini ditu eta bakarlari gisa ondorengoekin antzeztu du: Amsterdameko Concertgebouw Ganbera Orkestra, Londresko Royal Philharmonic, Luxemburgoko RTVko Sinfonikoarekin eta Espainia, Portugal eta Hego Ameriketako hainbat orkestrarekin.

2001an Espainiako Gazte Orkesta Nazionalarekin Alemaniatik bira bat egin zuen Joan Guinjoanen kontzertua aurkeztuz. Gero Ernest Martinez Izquierdo eta Bartzelonako Sinfonikoarekin grabatu zuen lan hau.

Ganbera-Musika alorrean Takacs eta Ortys laukoteekin antzeztu du. Triálogos hirukoteko kide izan da 1998an sortu zenetik eta talde honekin Beethovenen Trioak interpretatu ditu pianoarekin, ondoren Espainiako Telebistako Kanal Klasikorako grabatua.

2001. urtetik Musikene-Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko piano irakaslea da. Jesus Rueda, Jose Maria Sanchez Verdu eta Jose Zarate konpositoreek bere lanetariko batzuk eskeini dizkiote eta Joseba Torre konpositorearen Imágenes serieko lehen piezaren estrenaildian protagonista izan da.

Aldi berean, Mozart KV. 491 eta KV.503 pianorako kontzertuetarako kadentziak konposatu ditu, Quodlibet aldizkarian argitaratuak (Alcala de Henaresko Unibertsitatea).

Espainiako Irrati Telebista eta Herbeheretako AVRO zigilu-diskografikorako grabaketak egin ditu. Camara XXI taldearekin egin zuen Zarateren piano eta ganbera-talderako kontzertuaren grabaketa Egile Fundazioak argitaratua izan da.

Aldi bereran, "Las Edades del Hombre" Fundazioarekin El clave bien temperado, grabatzeko asmoa dauka ganbera organuekin.