Kontzeptua

Itsasontzien modelogileak

Oso sarritan, modelogileak oro har eta itsasontzi modelogileak bereziki bildu egiten dira elkarteetan, eta aldian-aldian elkartzen dira itsas historia, arkeologia eta arkitekturari eta eraikuntza metodoei buruzko informazioak elkarrekin trukatzeko, beste hainbat gai interesgarri jorratzeaz batera. Hitzaldiak, erakusketak eta ikastaroak antolatzea ere nahiko ohiko lana da.

Gipuzkoan ere, itsasontzi modelogileak 1977az geroztik bilduta daude, eta gaur egun 1908an sortutako Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen Historia eta Itsasontzi Modelogintza Atala osatzen dute. Bertako bazkide modelogileak, hirurogeita bost bat dira, oso lanbide prestakuntza eta ibilbide desberdinak eginak dira, eta hilero-hilero elkartzen dira, hogeita bost inguruko multzo aipagarrian inolaz ere. Motibazio lan handia egiten dute gainera, batez ere hasi berrien artean.

Bi urtean behin erakusketak antolatzen dituzte Donostian, eta beste hiriburu batzuetan ere izan dira, hala nola Bilbo, Iruñea, Logroño, Bartzelona, Madril eta Frantzia aldeko zenbait hiritan, modu ibiltarian gainera zenbaitetan.