Ingeniariak

Iribarren Cavanilles, Ramón

Itsaso-ingeniari irundarra. Irun, 1900ko apirilak 15 - Valencia, 1967ko otsailak 21.

Euskal Herriaren historiak gogoratzen duen ingeniaririk bikainenetariko bat. Bere ospea, portuen kanpo-lanetan (edo aterpedunetan) aitzindari izan edo ingeniari proiektugileen eskolaren sortzailea izatea bezalako ohiz kanpoko, printzipioz behintzat, merituetan datza. Ramon Iribarreni, XX. mendeko itsasoko ingeniaritzaren historia Parametro de Iribarren eta Formula izenekoaz gain Metodo de los planos de oleaje bezalako -eta lehendabizi portu-ingeniaritzaren esparruan erabilia- tresna teknikorik gabe ulertu ezin daitezkeenak garatu zituelako besterik ez bada ere, gutxi batzuen eskura besterik ez dagoen tokia dagokio. Ezta portu-egitasmoak eurak ere.

Sendia aberats bateko kide, hiru anaietatik nagusiena, (Luis mediku odontologoa izan zen, EEBBetan lizentziatua eta Jose, Irungo udal-arkitektoa), Ramonek ume umetatik matematiketarako adimen handia erakutsi zuen, lehendabizi San Luis Ikastetxean (Irun) eta gero Madrilen. Antza denez teorikoegitzat jo zuen, lar teorikoa, zeren 1921ean Portu, Ubide eta Errepideen Ingeniarien Eskola Berezian matrikulatu zen. Bertan piztu zen portu-ingeniaritzarako bere zaletasuna, neurriren baten portu-katedraduna zen Eduardo de Castrorenganako betidanik agertu zuen itzal handiari esker. 1927an lizentziatu zen, bere promozioko lehen zenbakiz.



Bere lehenengo tokia Girona izan zen arren (hormigoiei buruzko bere lehengo ikerketak egin zituen bertan), ez zuen bere burua errepideetan lan egiten ikusten, eta 1929ko martxoan Euskal Herrira itzuli zen, sortu berria zen Gipuzkoako Portu-Taldean irabazitako ingeniari karguaz jabetuz. Talde hau Hondarribia, Donostia, Orio, Getaria, Zumaia, Deba eta Mutrikuk osatua (denak Pasaiakoa ezik) zegoen. Geroago hauxe idatzi zuen:

"Baxurako arrantza-portu horiek txikiak dira. Hortaz, zailak dira babesten. Kantauri itsasoaren erauntsi beldurgarrien eraso bortitzaren eraginpean daude. Hori dela eta, portuok erabiltzeko baldintzak eskasak eta arriskutsuak izaten ziren, eta haietako batzuetan hainbat naufragio ere izan ziren. [Taldea] eratu zenean, akats horiek zuzentzeko helburuari lotu zitzaion, itsas lanen tratatuen bidez akats horien arrazoiak zehaztuz. Tamalez, tratatu horiek deskribatzaileak baino ez ziren: gauzatutako lanen deskribapena egiten zuten, izandako arrakasten eragileak edo porrot ugarien zergatiak azaldu nahian... baina haietan guztietan teknikak funtsezko duena falta zen, hau da, kalkulatzeko metodo orokorrak." (Marín Baldan aipatua, 1999: 31).

Itsaso-ingeniaritza funtsean enpirikoa zen garai baten, portuen aterpeak eta portu-lanak intuizioz besterik egiten ez ziren edota gehienez ere aurreko proiektu batzuen antzera, itsasertzean eta portuetan ematen ziren arazo teoriko eta praktikoak bideratzeko eta eurei aurre egiteko baliabide tekniko oso gutxi -uhinez, itsasertzaren dinamikaz etab.- garatu izan ziren aldi baten, Iribarrenen kasua, bere lan guztia bezala, ohiz kanpokoa da. Matematika heziketa sendo baten jabe izanez -edo gauza berbera zena- lan proiektugile bezala ikuspegi jasoagoaren jabe izanez, Iribarrenek portu haietan arinago beste inork ikusi ez zuena ikusi ahal izan zuen: olatuen bilakaera, olatu-tirainarekiko fenomenoa edo hondartzen eraketa bezalako hain arazo korapilatsuak bezalako arazoetan bere esperimentu eta behaketarako benetako eskalako laborategi txikiak. Bertan izan zen, portuon babes-lekuen baldintzak hobetzen saiatzean Iribarrenek bere ingeniari-ibilbide ezin hobeari hasiera eman zion tokia. Mutrikuko portuan, bere laboratoriumik garrantzitsuena, itsaso teknikaren garapenean itu izatera iritsiko zen ikasbide teoriko ba garatu zuen: ur-hondoaren eragina eta itsasertzen itxuraz gain eraikitako lanak ere aintzat hartuz, olatuen aitzinamendua ezagutzea ahalbidetzen zuen "olatu-planoen ikasbidea". Edo, beste era batera esanda, zehaztasun praktiko batez, proiektuan ezarritako lan batek portuan eragin zezakeen babesa zehaztea ahalbidetzen zuen. Olatuen arazoarekiko irtenbide teorikoa, 1941ean etorri zen, bere erabat ospetsua izan zen ?Obras de abrigo en los puertos? Revista de Obras Públicas izeneko aldizkarian argitaratu zenean; aurreko urteetan portu-ingeniaritzaren historian olatuen lehen planoa (bertan portura eta itsasertzera hurbiltzean olatu-gandorra hartzen doan okergune eta atzerakuntza islatzea zekarren ?Proyecto de rampa de rompeolas del Puerto de Motrico?(1932) bezalako irtenbide praktikoagoak ere izan ziren.

Berehala, ingeniaritza-mundua -nazionala eta nazioartekoa- irundar aitzindariaren orijinaltasunaz ohartzen hasia zen. 1941ean bere ikasbidea mundu-mailako portu-ingeniaritzaren sanctasanctoruma zenThe Dock & Harbour Authority,-an argitaratu zen. Geroago, arin baten, portugalerara (Técnica, 1945) eta frantsesera (Annales de Ponts et Chaussées, 1946) itzuli ziren. Azkartasun berberaz beste hainbat babes-lan etorri ziren, bai Penintsulan bertan (Palma de Mallorca, Cadiz, Melilla, La Coruña...) eta baita atzerrian ere (Guinea, Angola, Colombia, Australia, EEBB...). Estatu Batuetan, hain zuzen ere, bere izenak erabateko ospe izan zuen (ospe hau geroago, berrogeita hamarreko hamarkadan etorri zen arren): New York eta Berkeleyko Ingeniaritza Eskolek, Massachussetseko Teknologia Institutuak eta Beach Erosion Boardek, besteak beste, ikastaroak eta hitzaldiak ematera gonbidatu zuten [are gehiago, iparramerikarrek II. Mundu Gudari amaiera ematea lortu zuen aliatuen lehorreratzea egiteko tokia zehazterakoan bere ikasbidea (mitoa agian ?)erabili zutela esan omen da].

Bere ikasbidean, Iribarrenek itsasertzarekiko olatuen hedapenaren -ez gehiago ez gutxiago- arazoari aurre egiten zion. Gertakari hori, elementu likidoetan uhinek zuten hedapenaren berdintsua zela uste zuen: horrela bideratutako arazoarekiko bere erantzuna, kai-mutur batek egindako difrakzioaren eta olatuaren errefrakzioaren arteko gertakari bezala aurkeztutako, -itsaso-ingeniaritzaren esparruan- lehendabizikoa dugu. Iribarrenen "aurreko eta alboko hedapena" (olatuen grabitate-mugimendu ondulatorioak zehaztera etorriz) bezalako jatorrizko kontzeptuak errefrakzio eta difrakzio bezalako klasikoak, ordura arte mugimendu bibrakorrentzako besterik erabiltzen ez zirenak, ordezkatzera datoz.

Kai-muturrei dagokienez, hain zuzen ere, nazioarte mailan bere lorpen teorikorik ezagunena izatera iritsi zena (bere ikasbidea bezain erabilia, beharbada, izan ez zena) guda zibilaren garaian (1938) heldu zen: Harri-lubetadun kai-muturren kalkulurako formula berri baten adierazpena, Iribarren Formula [harri-lubetaren astuntasuna olatuaren altuerarekin, mendoitzaren konstante trigonometrikoekin eta blokearen dentsitatearekin erlazionatzen dituena]. Egia esan, harri-lubeten arazoa eta formula horren aldagai bat 1933an Eduardo de Castrok aztertu zituen; eta Iribarrenek onartu zuen bezala, Castro, bere antzinako irakaslea izan zen formulazio osatu eta oinarrituago bat garatzeko eskaintza egin ziona. Geroago, 1942 eta 1952 urte tartean, R.Y. Hudson ingeniari iparramerikarrak eta frantziar M.J, Larrasek olatuen erasopean zeuden harri-lubakientzako formula berriak lortu zituzten, horretarako ubide eta kai-muturren gainean olatuen eragina neurtzen zuten esperimentuak eginez; formulok, Iribarrenek berera ekartzea lortu zuen.

1945etik aurrera, Iribarren itsas bazterretako baliabideen babesagatik arduratzen hasi zen eta interes horrek itsasertzeko are-garraioa aztertzera eraman zuen, egun oraindik erabiltzen diren garraio horren kalkulurako energia-emaria bezalako kontzeptuak sartuz. Baina hura hasiera besterik ez zen: 1950ean parametro edo zenbakia (número) Iribarren izenekoa, hondartza batetan olatu-islapenaren eta pitzaduraren arteko muga bereizte helburuz, garatu zuen (Dan Battjesek 1974an aldarrikatua). Gaur egun hondartza-ikerketak parametro hori aintzat hartzen dute, bere erabilera (uhin eta pitzadura mota desberdinetan ere) askoz ere zabalagoa den arren. Hemen dugu egungo ingeniaritzan narotasunez aurki dezakegun xehetasunetariko bat: proiektu handiagoa, teknologia hobea, teoriaren erabilera handiagoa.

Aldi berean, irakaskuntzaren esparrua izan zen zudu handia erakutsi zuen beste arloetariko bat. 1939an bere lehen -eta bakarra bestalde- irakaskuntza-lana lortu zuen, Errepide-Eskolan. Bertan bateragarri egin zituen bere administrazio karguak irakaskuntzako Itsaso Zeinu eta Portuak ikasgaiarekin, 1961. urtera arte luzatuz. Eskola honetan, hain zuzen ere, 1948an bere asmoetariko bat zena lortu zuen: berarena besterik izango ez zen laborategia ezarri, Europako modernoenen parekoa, Portu-laborategia. Ordutik aurrera, Iribarrenek, saiatu beharreko ekaitz-baldintzak erreproduzitzeaz gain olatuak sortzen zituen tramankulu orijinal bat ezarriz, itsaso-egituren diseinurako tamaina txikiko ereduzko saioen praktikak egin zituen.[Castro Nogalesen laguntza izan zuela esan beharra dago, aurrerantzean, berarekin batera lan guztiak izenpetzera etorriz.

Beste lorpenetako bat, irtenbide desberdinak integratu eta, arazoak orokorrean aztertzeko Iribarrenek zeukan gaitasuna erakustera zetorren bere Obras Maritimas: oleaje y diques (1954), Nogalesekin batera idatzitako eskuliburua izan zen. Bere ekarpenik funtsezkoenak laburbiltzen dituen idazlan honek, doktrina original eta koherentzia handidun korpusa osatzen du.

Bere proiektuen emankortasun eta ugaritasunak Iribarrenen ekarpenak laburbiltzearekiko lana zaildu egiten du. Estatuan egindako portu-proiekturik gehienak (Herri Lanen Kontseiluko kide bezala) ikuskatu zituen, eta era berean Hondarribiko Aireportuaren egitasmoan parte hartuz gain, Donostiako Grosekoa bezalako hondartzen hobekuntzan ere partaide izan zen, arlo guztiotan bere azkentzera arte lanean izanez. Bere autoetariko bat, bere bizitzako beste zaletasunetariko bat, autoak sua hartu izanaren zoritxarra izan zuen, berehala zenduz.

Bere hainbat argitalpenen artean, hurrengoak aipatuko ditugu: (1938) Una fórmula para el cálculo de los diques de escollera. Pasajes: M. Bermejillo Usabiaga y Hª, ingelesez argitaratua The Bulletin of the Beach Erosion Board-en 1949, 1, 1-15; (1938) Cálculo de diques verticales: el método dinamo-estático debidamente modificado llega a resultados satisfactorios. Pasajes: M. Bermejillo Usabiaga y Hª; (1941) "Obras de abrigo de los puertos: planos de oleaje." Revista de Obras Públicas 89, 13-25; (1947) "Corrientes y transportes de arenas originados por el oleaje." Revista de Obras Públicas 115, 195-206, 243-250; (1952) "Los aparatos productores de oleaje artificial en el Laboratorio de Puertos, de la Escuela de Ingenieros de Caminos, Canales y Puertos." Revista de Obras Públicas 100, 173-79, Casto Nogalesekin batera; (1954) Obras marítimas: oleaje y diques. Madril: Dossat, Castro Nogalesekin batera.

  • V.V.A.A. Iribarren, ingeniería y mar. Madrid: CEHOPU, 2000. Especialmente pp. 267-69 para una bibliografía suya.
  • MARÍN BALDA, José Luis. La costa guipuzcoana, punto de partida de la personalidad ingenieril de D. Ramón Iribarren Cavanilles: lección de ingreso... Madrid: Real Sociedad Bascongada de los Amigos del País, 1999.
  • LESBORDES, Charles. "Un authentique savant basque: Ramón Iribarren Cavanilles." Bulletin du Musée Basque, 1985, 107, 31-36.
  • BÚRDALO, Soledad. "Dominar las olas: centenario del nacimiento de Ramón Iribarren." Revista del Ministerio de Fomento, 2001, 492, 44-48.
  • LECHUGA, Antonio (1999) "Cincuenta años del parámetro Iribarren (1949-1999)." Ingeniería Civil, 2001, 115, 131-134.