Eleberria

Irazu Garmendia, Jose (2002ko bertsioa)

Bernardo Atxaga.

Asteasun (Gipuzkoa) 1951ko uztailaren 27an jaiotako euskal literatoa.

Hamalau urte zituela familia gertuko herri batera joan zen bizitzera, Andoainera. Herri horretan industria gehiago zegoen eta euskal hiztunen portzentajea Asteasun baino askoz txikiagoa zen. Atxagak lehen urte horietan hainbat eta hainbat liburu irakurri zituen herri berriko herri-liburutegian. Stevenson, Conrad eta Melville irakurri zituen besteak beste, eta beti adierazi izan du idazle horiekiko zorra.

Garai horretan euskaraz alfabetatzen hasi zen bere amaren laguntzaz, izan ere, ama irakaslea zuen. Berehala "El Norte de Castilla" egunkarira gaztelaniaz idatzitako ipuinak bidaltzeari ekin zion. Horietako bat 1971eko ekainaren 27an argitaratu zen, Los que anhelamos escribir izenburupean.

Bilbon, ikasle garaian, berriz jaio zen, berak esan izan duen moduan. Alfabetatze-prozesua burutu eta Gabriel Aresti poeta ezagutu zuen. Hark idazteko adorea eman zion eta literato ona izango zela iragarri zuen. Garai hartan abangoardiako literatura-estiloak ezagutu zituen. Hala, surrealismoaren eta orokorrean esperimentalismoen jarraitzaile bilakatu zen. Unibertsitateko ikasle zen garai hartan, 1978an Etiopia liburuan argitaratu ziren poesia eta narrazioak idazteari ekin zion.

Hurrengo paragrafoetan Lourdes Otaegi ikerlariak Bernardo Atxaga monografian jasotzen dituen biografia-datuak azalduko ditugu:. Egilearen hitza (Literatur kaierak Bilduma, Labayru-B.B.K. (Bilbao Bizkaia Kutxa), 1999).

1973an, Ekonomia Zientzien ikasketak burutu ondoren, Atxagaren urterik ilunenak hasi ziren, egileak berak adierazten duenez. Soldadutza egitera joan zen eta esperientzia txar haren ondorio da Ziutateaz eleberria. Eleberri politikoa da, heriotzari eta askatasunari buruzko gogoetak barneratzen dituena.

Soldadutza bukatu zuenean Donostiara joan zen bizitzera eta banku batean aritu zen lanean. Garai hartan sortu zuen "Panpina Ustela" aldizkaria, Koldo Izagirre eta Ramon Saizarbitoriarekin batera. Baina ez zuen Donostian luze iraun, bankuko lanak ez baitzuen asebetetzen. Bilbora itzulita hainbat ogibide izan zituen; inprentako langile, liburu saltzaile eta euskara irakasle besteak beste, baina begiak literaturan iltzatuta beti.

1978an Pott Banda literatura-taldea sortu zuen Joseba Sarrionandia, Jon Juaristi, Josemari Iturralde, Manu Erzilla, Ruper Ordorika eta beste hainbatekin batera. "Pott" aldizkarian argitaratzen zituzten lanak eta izaera eta gustu anitzekoak baziren ere ere, auzi sozialarekin konprometitutako literaturaren ukoa (Gabriel Arestiren estiloa) eta literatura autonomoaren aldarrikapena zuten bidelagun. Xede pedagogikotik aldentzen zen literatura bilatzen zuten. Pott Bandak 1983ra arte iran zuen; urte hartan Atxagak Bartzelonara jo zuen Filosofia ikastera. Ordurako bizitza idazle modura aurrera ateratzeko erabakia hartua zuen, hori dela eta, idazkera fintzen lagunduko zioten hainbat esparru garatu zituen: haurrentzako ipuinak, abestiak eta irrati-gidoiak.

1984an Bi anai eleberria argitaratu zuen. Lan horrek ezagutarazi zuen irakurle euskaldunen artean. 1988an Obabakoak ipuin-bilduma argitaratu zuen. Lan horrekin Espainiako Literaturaren Sari Nazionala eskuratu zuen eta Europarako ateak zabaldu zitzaizkion. Argitaratu zen urtean Kritikaren Saria irabazi zuen, hurrengo urtean lehen Euskadi Saria eta beranduago finalista izan zen European Literary Price delakoan (1990), Pariseko Milepages Sarian (1991) eta Pirinio Atlantikoen Tres Coronas Sarian (1995). 2000. urterako liburua 24 hizkuntzara itzuli zen dagoeneko. Geroztik, gure mugaz beste aldeko euskal idazlerik ezagunena da.

1992an Iruñean "Garziarena" aldizkaria sortu zuen lagun batzuekin batera. Bi urteko iraupena izan zuen aldizkari hori kulturaren ildotik garatu zen batez ere. Artikuluak goitizen batekin eta Garziarena deiturarekin sinatzen ziren beti. B hizkiarekin hasten ziren egileen testuak Atxagak idatzitakoak ziren.

2000. urtean Iruñeako Pamiela argitaletxearekin lan egitea erabaki eta bertako zuzendaritza-taldean barneratu zen. 2001eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Izquierda Unida-Ezker Batuaren aldeko botoa eskatu zuen, hainbat urtez euskal abertzaleei politika "erromantikoa" egin izana leporatu ostean. Keinu hori ez zen ohikoa euskal idazleen artean, ez baitzuten jendaurrean adierazten noren aldeko botoa emango zuten.



Hitzaldien bidez jendea erakartzeko gaitasuna da Atxagaren beste ezaugarri nabarmen bat. 2000. urterako 2.000 hitzaldi baino gehiago eman zituen jadanik, leku eta toki anitzetan, baita entzule moduan haurrak zituela ere. 90eko hamarkadan hainbat hitzaldi-errezitaldi eman zituen "irakasgai" modura: Zeruak (1994), Lezio berri bat ostrukari buruz (1994), Itzultzaile bat Parisen (1996) y Groenlandiako lezioa (1997).

Halaber, bere testuak pintoreen katalogoetan agertzeko interesa ere azaldu du. Bide horretatik Jose Luis Zumeta, Eduardo Chillida, Ramos Uranga, Andres Nagel, Carmelo Ortiz de Elguea, Eduardo Sanz, Francesc Torres eta Ricardo Toja aipa daitezke, adibide modura.

  1. 1972: Borobila eta puntua (in Euskal Literatura 1972. Lur argitaletxea, 1972, narrazio laburra). Oskar edo nola egin behar den publizidaderako prospektu berri bat (in Euskal Literatura 1972, Lur argitaletxea, 1972, narrazio laburra). Kutsu abangoardistaz zipriztindutako bi lan dira.
  2. 1976: Ziutateaz (Kriselu argitaletxea, narrazioa eta poesia).
  3. 1978: Etiopia (Autoedizioa, poema eta ipuinen bilduma).
  4. 1980: Nikolasaren abenturak eta kalenturak (Argitalpena: Antonio San Roman; haur-literatura). Ramuntxo detektibea: Nikolasaren abentura gehio (Argitalpena: Antonio San Roman; haur-literatura).
  5. 1982: Antonino Apretaren istorioa (Erein argitaletxea). Camilo Lizardi erretore jaunaren etxean aurkitutako gutunaren azalpena (Argitalpena: Caja de Ahorros Provincial; Irun Hiria Saria irabazi zuen ipuin honek). Chuck Aranberri dentista baten etxean (Erein argitaletxea, haur-literatura).
  6. 1983: Drink Dr. Pepper (Argitalpena: Aramburu; Donostia Hiria Saria irabazi zuen ipuin honek).
  7. 1984: Asto bat hypodromoan (Erein argitaletxea, haurrentzako ipuina). Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (Erein argitaletxea, gazteentzako eleberria). Gauero aterako nintzateke paseatzera: Marieren azalpena (Argitalpena: Aramburu, Donostia Hiria Saria irabazi zuen ipuin honek). Jimmy Potxolo (Erein argitaletxea, haurrentzako ipuina). Sugeak txoriari begiratzen dionean (Erein argitaletxea, 1983ko Lizardi Saria, gazteentzako eleberria). Txitoen istorioa (Erein argitaletxea, haurrentzako ipuina). Bi anai (Erein argitaletxea, eleberria).
  8. 1986: Oraingoz izen gabe (zine-gidoia, Atxagak egin duen bakarra, Jose Julian Bakedanok izenburu bereko mediometraje bat egiteko baliatu zuena).
  9. 1987: Haurrentzako bildumari dagozkion Flannery eta bere astakiloak: Astakiloak Arabian (Elkar argitaletxea); Astakiloak Finisterre aldean (Elkar argitaletxea); Astakiloen izkutuko taktika (Erein argitaletxea); Italiako zirku batean (Elkar argitaletxea); Kitarra baten bila gabiltza zoratzen (Elkar argitaletxea); Mikelek problema bat dauka (Elkar argitaletxea); Neska dun-dun bat (Elkar argitaletxea); Transatlantiko batean (Elkar argitaletxea). Horrez gain, Ramuntxo detektibea (Elkar argitaletxea) eta Nikolasaren abenturak eta kalenturak (Elkar argitaletxea).
  10. 1988: Henry Bengoa inventarium (Elkar argitaletxea, izen bereko ikuskizun poetikorako taxututako gidoia, Atxagak idatzi arren, Joseba Sarrionandiaren testuak barneratzen dira, besteak beste). Obabakoak (Erein argitaletxea, narrazio-bilduma).
  11. 1990: Poemas & Híbridos (Argitalpena: 1990). Eta honako irrati-nobelak, H.A.B.E. (Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea) helduei euskara irakasteko erakundeak argitaratuak, Antzoki iluna bildumaren barnean: Amaren maitasuna bezalakorik ez duzu inon aurkituko; Amazonas ibaian barrena; Emakume bakartia; Errugabeko txoriak ere erortzen dira sarean; Pelotari zaharraren ajeak; Sara: Zumalakarregiren zelatari; Su kolorezko ilea zuen emakumea.
  12. 1991: Behi euskaldun baten memoriak (Pamiela argitaletxea, eleberria).
  13. 1993: Astakiloak jo eta jo (Elkar argitaletxea, haur-literatura). Gizona bere bakardadean (Pamiela argitaletxea, eleberria).
  14. 1994: Zeruak (Erein argitaletxea, Milabidai bilduma, ipuina).
  15. 1995: Zeru horiek (Erein argitaletxea, eleberria). Xolak badu lehoien berri (Erein argitaletxea, haur-literatura).
  16. 1996: Sara izeneko gizona (Pamiela argitaletxea, eleberria). Nueva Etiopía (Jose Luis Zumeta pintorearekin egindako kolaborazioaren ondorioz argitaratutako liburu-diska, abestiak, elkarrizketak eta poemak jasotzen zituena; Argitalpena: "El Europeo" aldizkaria). Xola eta basurdeak (Erein argitaletxea, haur-literatura, Euskadi Saria jaso zuena).
  17. 1997: Horas extras (Alianza argitaletxea, Minibolsillo Bilduma, kontakizun laburrak). Tres declaraciones (Ikeritz argitaletxea, kontakizun laburrak).
  18. 1998: Bambuloren istorio bambulotarrak. Lehen urratsak (Erein argitaletxea, haur-literatura). Bambulo istorio banbulotarrak. Krisia. (Erein argitaletxea, 1998, haur-literatura).
  19. 1999: Groenlandiako lezioa (Erein argitaletxea, saiakera eta hitzaldien bilduma). Lista de locos y otros alfabetos (Siruela argitaletxea, saiakera eta hitzaldien bilduma). Bi lan horietan alfabeto modura emandako hainbat saiakera barneratzen dira, Atxak hitzaldietan maiz erabili du formula hori. Lista de locos... 1999an literaturako Euskadi Saria irabazi zuen gaztelaniaz. Bambulo istorio banbulotarrak. Ternuako penak, (Erein argitaletxea, haur-literatura.)
  20. 2000: Hitz beste eginez (Pamiela argitaletxea; Donostiako Herri Irratian Atxagak emandako hitzaldiei dagozkion grabazioak barneratzen dituen diska). Recorrido (Argitalpena: Euskadiko Kutxa, Donostia hiriari buruzko liburua; Atxagaren testuak eta Dora Salazarren marrazkiak uztartzen zituena).
  21. 2002: Alfabeto sobre la literatura infantil. (Media Vaca argitaletxea)
  22. 2003: Soinujolearen semea (Pamiela argitaletxea)
  23. 2004: Teresa, poverina mia. (Argitalpena: Argia). Xola eta Angelito (Erein argitaletxea)
  24. 2005: Lekuak (Pamiela argitaletxea)
  25. 2007: Markak. Gernika 1937 (Pamiela argitaletxea)

Maria Jose Olaziregi: Bernardo Atxagaren irakurlea (Erein argitaletxea, 1998). Lourdes Otaegi: Bernardo Atxaga. Egilearen hitza (Labayru argitaletxea, 1999). Iñaki Aldekoa: Antzara eta ispilua. Obabakoak-en irudimen mundua (Erein argitaletxea, 1992) eta Mendebaldea eta narraziogintza (Erein argitaletxea, 1998).

Hurrengo paragrafoetan Maria Jose Olaziregik (U.H.U.N. -Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala-, 2000) Atxagaren eleberrigintzaz egindako ikerketa laburbilduko dugu. Obabakoak bilduma argitaratu zuen arte (1988, eta 1989an gaztelaniaz), Atxagararen narrazio asko eta asko agertoki zehazgabe batean garatzen ziren: Obaban. Idazlearen jaioterri den Asteasuren lekutze hutsa baino askoz gehiago da Obaba, kausalitate magikoak (eta ez logikoak) gidatzen duen mundu zahar bat kontakizun bidez helarazteko aitzakia modura baliatzen duena. Horregatik, Obaba izeneko lurraldean zilegi da ume batek basurde metamorfosia jasatea edo muskerrak belarriko zulotik sartu ostean zoratu egin gaitzakeela sinestea.

Obabakoak zikloan barneratutako kontakizun fantastikoek harrera bikaina izan dute, eta 1988an Narratibaren Sari Nazionala jaso zurretik, jadanik jarraitzaile ugari zituzten. Bi letter... ,Sugeak txoriari... eta Bi anai lanek izugarrizko salmenta ukan zuten euskaraz, hala, 20.000 ale saldu ziren bakoitzetik. Bi letter... lanean ingelesaren eta euskararen arteko mestizaje adierazgarria darabil Atxagak, kolaborazio heterofonikoaren ondorio. Marijose Olaziregi eta Iñaki Aldekoa irakasle eta kritikarien arabera Bi anai lana 80ko hamarkadako harribitxietako bat da, Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez lanarekin batera. Lau animalia dira liburuaren narratzaile: txoria, urtxintxa, sugea eta antzarak. Berezitasun horrek mutiko errukiorraren sakrifizioari buruzko kontakizun tragikoa indartzen du.

Beranduago, 1988an, Obabakoak kontakizun-liburua argitaratu eta ospearen erreinuan sartu zen. Elkarlotutako hainbat kontakizun barneratzen dira liburuan. Eta istorioetan gogoeta metanarratiboa eta literatura fantastikoaren estrategiak uztartzen dira. Baina orrialdez orrialde bidaia literarioa ere ezkutatzen da, beste lan eta egileei egindako erreferentzia ugarietan ikus daitekeenez. Liburuaren gai nagusiak bakardadea eta halabeharra dira Olaziregi iritziz, eta Atxagak literaturaren eta bizitzaren arteko mugei buruzko gogoeta egiten du azken batean.

Ordutik aurrera, Atxagak errealismoranzko norabide-aldaketa ematea erabaki zuen. 1991n Behi euskaldun baten memoriak eleberria argitaratu zuen. Lan horrekin, Obaba leku mitikoa alde batera utzi zuen, baina, oraindik ez zen goitik beherako eleberri errealista. I.B.B.Y. (International Board on Books for Young People) delakoaren Ohorezko Zerrendan barneratu zuten 1994an. Horrelaxe hasi zen Atxaga aurreragoko narrazioetan garatu zituen baliabide formalak erabiltzen, protagonista bakoitzaren iragatea kontatzeko barneko ahotsak, esaterako. Mo da protagonista nagusia, bizitzaren aurrean jarrera kritikoa hartzea erabakitzen duen behia. Horrez gain, Atxagak denbora zehatzago batean kokatzen du eleberria, 1936-1939 bitartean luzatu zen gerra zibilari buruzko erreferentziak eginez. Eleberri horrek zalantzak sortu zituen Euskal Herriko kritikaren zati batean, baina geroago, indarrez sartu zen merkatuan.

Gizona bere bakardadean lanarekin gauzatu zuen errealismoranzko norabide-aldaketa, 1993an. 12 hizkuntzara itzuli da eta sari garrantzitsuak jaso ditu (1993ko Kritikaren Saria, 1993ko Literaturaren Sari Nazionaleko finalista, 1994ko Zilarrezko Euskadi Saria eta urteko libururik onena "El Urogallo" eta "Elle" aldizkarien ustez). Eleberria 1982ko ekainaren 28ko goizeko bederatzietan abiatzen da eta hurrengo bost egunetan garatzen da ekintza. Carlos da protagonista, Bartzelonatik hurbil dagoen hotel bateko jabeetako bat. Okindegiko sotoan, Euskadin berriki atentatu bat gauzatu duten E.T.A. (Euskadi ta Askatasuna) erakundeko bi ekintzaile ezkutatzen ditu. Narratzaileak Carlosen barne-mundua uzten digu agerian eta bi ekintzaileek poliziaren inguraketatik ihes egiteko ahalegina kontatzen du suspentse paregabez.

Hurrengo eleberria ere (Zeru horiek) pertsonaia baten inguruan garatzen da. Bartzelonan kartzelatik (talde armatu bateko kide izateagatik) atera eta Bilborako autobus bat hartzen duen 37 urteko emakumea. Bartzelona eta Bilbo arteko bidaia protagonistaren barne-bidaia bilakatzen da. Bakardadea da emakume horren ezaugarrietako bat, aurreko eleberriko pertsonaia nagusiarengan gertatzen zen bezalaxe.

Atxagaren lan poetikoa dela eta, Koldo Izagirre olerkariak XX. mendeko poesia kaierak (Edit. Susa, 2000) bilduman egile honi eskainitako alean Etiopia (1978) liburuari buruz egindako aipamena ekar dezakegu: "Poesia soziala eta existentziala alde batera utzita, eta aldi berean baikortasuna eta sentimentaltasunetik aldenduz, Etiopia olerkigintzaren aurrean jarrera berria eskaintzen zuen: olerkariak ez du inoiz lehen pertsona erabiltzen, ez ditu bere pentsamenduak ezkutatu edo adimenaz biltzen bakuntasuna ekiditearren; inguruari urrutitik begiratzen dio, baina elkartasunari uko egin gabe, eta gizaseme baztertuak eta garaituak maite ditu". Izagirreren arabera, Etiopia idazlanak zera ekarri zuen: "abangoardia eta urratzea, irudiaren nagusitasuna eta marjinalitatearen edertasuna".

Etiopia eredu bilakatu zen idazle belaunaldi berri batentzat, baina 80ko hamarkadan Atxagak bere lan poetikoa erabat aldatzea erabaki zuen abangoardiatik aldenduz, oinarrizko olerkigintza bilatu nahian eta aldi berean berau ulergarriagoa egiteko asmoz.

Atxagaren olerkiak hainbat aldiz erabili dituzte abeslariek. Esaterako, Ruper Ordorikak hamar olerki hartu zituen Hautsi da anphora (1980) diskoa prestatzeko, eta Mikel Laboak ere olerkari honen lanak erabili ditu 6 (1985) eta 12 (1989) diskoetan.

Era berean, Atxagak haur literaturan izan duen eragina azpimarratu behar da. Xabier Etxanizek, euskarazko haur literaturaren historia idatzi zuenean, Atxagaren Chuck Aranberri... (1982) liburua arlo honetan literatura modernoaren abiapuntu gisa hartzen du, beste bi liburuekin batera, hots, Tristeak kontsolatzeko makina (Anjel Lertxundi, 1981) eta Txan fantasma (Mariasun Landa, 1984).

Bagdadeko morroia

Bazen behin, Bagdadeko hurian, merkatari aberats baten zerbitzuan lan egiten zuen morroi bat. Egun batez, goizaldetik, morroia Bagdadeko azokara abiatu zen erosketak egitera. Baina goiz hura ez zen beste goizak bezalakoa izan. Goiz hartan morroiak Heriotza ikusi baitzuen azokan. Eta Heriotzak keinu bat egin zion morroiari.
Izututa, morroia merkatariaen etxera itzuli zen.
"Nagusia", esan zion . "Utzidazu etxeko zaldirik hoberena. Gaur gauerako Bagdad honetatik urruti egon nahi nuke; gaur gauerako Ispahango huri apartatu hartan egon nahi nuke."
"Baina, zergatik egin nahi duk ihes?" galdetu zion merkatariak.
"Azokan Heriotza ikusi dudalako, eta amenazuzko keinu bat egin didalako orduan."
Merkataria hunkitu egin zen, eta zaldia utzi zion. Eta morroia abiatu egin zen gauean Ispahanen egongo zelako esperantzetan.
Egun hartako arratsaldean, merkatariak berak ere azokarako bidea hartu zuen. Eta goizean morroiak bezala, berak ere Heriotza ikusi zuen han.
"Heriotza", esan zion berarengana inguratuz. "Zergatik egin diozu amenazuzko keinu bat morroiari?" "Amenazuzko keinu bat?" erantzun zion Heriotzak. "Ez, ez da amenazuzko keinu bat izan, baizik eta harridurazkoa. Harritu egin naiz hura hemen ikusteaz, hain urruti Ispahandik; zeren gaur gauean Ispahanen hartu behar baitut zure morroi hori..."

El criado del rico mercader

Érase una vez, en la ciudad de Bagdad, un criado que servía a un rico mercader. Un día, muy de mañana, el criado se dirigió al mercado para hacer la compra. Pero esa mañana no fue como las demás, porque esa mañana vio allí a la Muerte y porque la Muerte le hizo un gesto.
Aterrado, el criado volvió a la casa del mercader.
-Amo -le dijo-, déjame el caballo más veloz de la casa. Esta noche quiero estar muy lejos de Bagdad. Esta noche quiero estar en la remota ciudad de Ispahán.
-Pero, ¿por qué quieres huir?
-Porque he visto a la Muerte en el mercado y me ha hecho un gesto de amenaza.
El mercader se compadeció de él y le dejó el caballo, y el criado partió con la esperanza de estar por la noche en Ispahán.
Por la tarde, el propio mercader fue al mercado, y, como le había sucedido antes al criado, también él vio a la Muerte.
-Muerte -le dijo acercándose a ella-, ¿por qué le has hecho un gesto de amenaza a mi criado?
-¿Un gesto de amenaza? -contestó la Muerte-. No, no ha sido un gesto de amenaza, sino de asombro. Me ha sorprendido verlo aquí, tan lejos de Ispahán, porque esta noche debo llevarme en Ispahán a tu criado."

(Egilearen itzulpena)


Holaxe amaitu zen hamaikagarren hilabetea, hazila
Hegora zihoazen basa antzerren kantuarekin;
Eta jarri zinen zeruari begira, eta esan zenidan:
Hegorik banu, ni ere saiatuko nintzateke
Lur berrien bila, jasoko nuke neure kanpamendua
Bandera beilegiz seinalatutako kostan;
Hobeto egin dezan denborak bere lana, ahantz nadin
Betirako huri honen murraila eta jendeaz.
Eta oroit hadi, nik galdera bakar bat egin ninan:
Zergatik gara hain zorionik gabekoak?
Sikira apur bat beranduago hil izan balitzaigu
Ikusiko zukeen edurra atarian pausatzen.
Eta bienbitartean, aingeru ilunak etorri eta
Eraman egin zinatean arratsaldea bera ere.
Holaxe amaitu hunan hamaikagarren hilabetea, hazila
Hegora zihoazen basa antzerren kantuarekin.

(Obabakoak, Erein Argit., 1998)

"Así fue como acabó el undécimo mes, Noviembre
Con el canto de las ocas salvajes
Que marchaban hacia el Sur.
Y tú miraste hacia aquel cielo, para decir:
Si tuviera alas, también yo me esforzaría
En busca de nuevas tierras,
También yo levantaría mi campamento
En una playa llena de banderas amarillas:
Quizá entonces trabajara mejor el tiempo,
Quizá entonces olvidara para siempre
Las murallas y la gente de esta ciudad.
Y, recuerda, yo sólo te hice una pregunta:
¿Por qué somos tan infelices?
De morir un mes más tarde
Habría visto nieve
En nuestro jardín.
Seguíamos hablando
Cuando los oscuros ángeles
Que se lo llevaron
Se llevaron también la tarde.
Así fue como acabó el undécimo mes, Noviembre:
Con el canto de las ocas salvajes
Que marchaban hacia el Sur."

(Obabakoak, Círculo de Lectores Argit., 1990)

FIO

  • ..eta Kepak ihes egin zuen, Ernesto Telleria (1984, elkarrizketak), film laburra
  • Ikuska 19, Pedro de la Sota (1984, kolaborazioa), film labur dokumentala
  • Oraingoz izen gabe (Todavía sin nombre), Jose Julian Baquedano (1986, gidoia), mediometrajea
  • Gernika, el espíritu del árbol, Larry Boulting (1987, mintzaldia)
  • Astokiloren abenturak eta kalenturak, Luis Goya (1987, argumentua eta gidoia), marrazki bizidunak
  • Nueva narrativa española, Manuel Matji (1999, elkarrizketatutako pertsonaia)
  • Haika mutil (Mikel Laboa), Imanol Uribe (1997, gidoia), mediometrajea
  • A dar ba kar, Koldo Almandoz (1999, itzultzailea).


  • Larrañaga, Koldo; Calvo, Enrique: Lo vasco en el cine (Las personas), Donostia-San Sebastián, Euskadiko Filmategia-Filmoteca Vasca, 1999.

CIS